AGINDUA, 2018ko ekainaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita diru-laguntzak emateko erregimena 2018an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, agindu honen bidez, diru-laguntzen lerro bat ezartzen du kirol-erakundeei parte hartzen laguntzeko bai nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan, kategoria absolutuan, bai emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.
Deialdi hau egiten da Eusko Jaurlaritzaren iritziz oso garrantzitsua delako nazioarteko kirol-lehiaketetan parte hartzera zuzendutako jarduerak sustatzea, hori funtsezko elementua baita euskal kirola nazioarteko esparruan egon dadin, eta kirol-jarduera sustatzeko oro har. Emakumezkoen kirolak duen garrantziaren isla ere bada, eta sustatu nahi da euskal taldeek maila goreneko lehiaketetan parte har dezatela eta izan daitezela kiroletako praktika orokorra sustatzeko pizgarria. Xehetasun gehiago hemen
Itzuliilcapo hondarribia bidasoa 27
amenabar zarautz zke 38
tolosa c.f. eskubaloia 29
ereintza aguaplast 26
bm huesca 32
c.d. bidasoa-irun 29
mondragon lingua ointxe! 50
marmoles aztiria isb 89
zasteartea 35
zasteazkena 43
indupime basauri 30
egia - teila fabrika 25