Ostirala, 2024.eko Abenduak 20
Gaur arratsaldean FICOBA azoka eremuan egin da Kirolgala 2024, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak lurraldeko kirolaren ordezkari diren kirolari, talde eta erakundeak omentzeko urtero antolatzen duen ekitaldia.
Ekitaldian izan da Goizane Álvarez Kultura eta Kiroletako diputatua, pertsona ezagun, ordezkari instituzional eta hainbat ikuslerekin batera, eta emozioa, aintzatespena eta emanaldi bereziak ere nabarmendu dira. Unerik garrantzitsuenetakoak izan dira Verdini Dantza Taldearen eta Iosu Yeregui tenorearen baterako emanaldia eta Gipuzkoako kirolari buruzko bideo baten proiekzioa.
Goizane Álvarez Kultura eta Kiroletako diputatuak bere hitzartzean azpimarratu duenez, «Gipuzkoako Kirolaren 2024ko gala gure lurraldeko kirol urtea ospatzeko eta balioan jartzeko ekitaldi bikaina da. Kultura eta Kirol Departamentuan lanean jarraitzen dugu Gipuzkoan sistema berdinzale bat eraikitzeko, pertsona orori aukera berdinak eskaintzen dizkiena, lankidetza sustatuta eta oinarrizko balioak bultzatuta. Bereziki azpimarratu nahi izan dugu garrantzitsuak direla kirolaren inguruan sortzen diren sareak eta aitortzea federazio, talde, boluntario eta kirolarien lana, gizartea bidezkoagoa eta orekatuagoa izan dadin laguntzen baitute. Gainera, kiroleko lorpenak eta diferentzia markatzen duten ekimen solidario eta inklusiboak saritu ditugu. Aurten, boluntarioen sariak esanahi oso berezia izan du, eta Manolo Kortajarenari omenaldi sentitua egin nahi izan diogu, gure kiroleko erreferente argia izan delako».
2024ko Kirolgalako irabazleek artelanak jasoko dituzte. Distira sariak eta Boluntarioaren Saria, Dora Salazarren kobrezko brontzezko eskultura bat, kobrezko hegalduna. Artistaren serigrafia originalak gizonezko eta emakumezko Gipuzkoa Kirola saridunek jasoko dituzte; eta Baroja Colleten grabatuak, denboraldian nabarmendu diren kirolariek.
Ekitaldiko momenturik hunkigarrienetako bat izan da Kirolgalaren hasieran Boluntarioen Saria eman denean, Manolo Cortajarenak jaso duenean ikusleek txalo zaparrada luzea eskaini baitiote, Gipuzkoan kirolaren alde egin duen lan eskergagatik. Manolo Kortajarena Gipuzkoako kirolaren erreferentea da, 45 urte daramatza altruismoan, bereziki boxeoan, eta Federazioko presidentea da 2012tik. Bere umore onak, kolaboratzaile handiez inguratzeko duen gaitasunak eta beste kirol diziplinekin duen harreman estuak, kirol minoritario asko sostengatzen dituen itzaleko lanaren ikur bihurtu dute. Sari honek bere ibilbidea eta kirolarekin duen konpromiso nekaezina aitortzen du.
Distira Sariak aitortzen du kirol ibilbide nabarmena izan duen norbait, eta Olinpiar Jokoetan brontzea izan zen Pau Echanizek eman dio Maialen Chourrauti, Olinpiar Jokoetan hiru domina lortu eta piraguismoan mundu mailako erreferente denari. Kirolaren Enpresa Saria Martín Berasategui chef eta enpresariak jaso du, Donostia Arraun Lagunak taldearen bidez emakumezkoen arrauna babesten duelako.
Bestalde, gizonezkoen Gipuzkoa Kirola saria Iñigo Llopisek jaso du, eta emakumezkoen Gipuzkoa Kirola saria Irati Lacunzak, biek ere beren kirol lorpen bikainengatik. Bi ibilbide arrakastatsu: Iñigo Llopisek jaso du gizonezkoen Gipuzkoa Kirola saria, denboraldi bikaina burutu duelako igeriketa paralinpikoan: urrezko domina 100 m bizkar S8 estiloan eta brontzezko domina lau estiloetako 4x100 m mistoan, bere ahalegin eta determinazioa nabarmenduta. Bere palmaresean nazioarteko hainbat domina ere baditu, Paralinpiar Jokoetakoak nahiz munduko txapelketetakoak. Irati Lacunzak jaso du emakumezkoen Gipuzkoa Kirola saria, Gipuzkoako urpeko igeriketa maila gorenera eramateagatik. Tolosako Igarondo Urpekoak klubeko kidea da Lacunza. Espainiako Federazioaren historia osoan hegaldun igeriketako eta murgilketako munduko txapelketan domina bat lortu lehen espainiarra izan da. Munduko txapeldunordea 2022an Kolonbian, murgilketako 400 metroetan. CMAS mundu txapelketako hegaldun eta murgilketako igeriketan FEDAS nazionaleko errekor absolutua. 2023an Europako txapeldunordea, murgilketako 400 m-etan. 5.a munduko kopan, 2024an.
Bestetik, Naroa Zubimendi irundarra, 23 urtez azpiko munduko txapeldunordea lemazainik gabeko bi diziplinan, izan da aurtengo Gipuzkoarren Sariaren irabazlea.
Kirol merezimenduen blokean, Barojaren grabatu batzuk eman zaizkie hauei:
Aintzatespen olinpikoak eta paralinpikoak
2024ko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuten Gipuzkoako kirolariei omenaldia egin zaie, besteak beste, hauei:
Maitane Etxeberria, Kauldi Odriozola, Imanol Garciandia, Alex Aranburu, Darío Brizuela, Beñat Turrientes, Janire González Etxebarri, Nadia Erostarbe, Andy Criere, Maialen Chourraut, Miren Lazkano, Pau Etxaniz, Begoña Lazkano, Alain Kortabitarte eta John Cabang.
Paralinpiar jokoei dagokienez:
Fernando Mitxelena, Ander Cepas, Nahia Zudaire, Iñigo Llopis eta Amagoia Arrieta.
Galako beste une hunkigarri bat izan da historian zehar urre olinpikoak eta paralinpikoak lortu dituzten kirolari gipuzkoarrei egin zaien omenaldia; Richard Oribe, Maialen Chourraut, Iker Martínez, Xabi Fernández, Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Teresa Motos eta Mikel Lasa izan dira omenduak, besteak beste.
Beste bloke aipagarri bat kirol kluben urteurrenena izan da. Bertan, honako erakunde hauen ibilbidea aintzatetsi da:
Kirolgala 2024 ekitaldiarekin omenaldi hunkigarria egin zaie Gipuzkoako kirolari distira ematen dioten eta gizarte osoaren inspirazio iturri diren ahalegin, dedikazio eta talde-lanaren balioak gorenera eramaten dituztenei.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak berresten du kirolarekin eta esparru desberdinetatik kirola lurraldean garatzen duten pertsona guztiekin duen konpromisoa. Ekitaldia amaitzeko, Verdini Dantza Taldeak emanaldia egin du eta eszenatokian talde argazkia atera dute guztiek.