• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
  • Xake
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
    • Kontaktua
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Zabaldu da Carmen Adarraga sariaren 2026ko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Osteguna, 2026.eko Urtarrilak 29

2016an sortu zenetik, honako hauek jaso dute Carmen Adarraga saria: Marta Funes –azken irabazlea–. Tati Garmendia, Coro Fuentes, Mari Ayestarán, raketistak, Nieves Alza, Arantza del Puerto, Carmen Diez Mintegui, Azu Muguruza eta Garbiñe Etxeberria Aranburu.


Hautagaitzak jasotzeko epea irekita dago, eta otsailaren 6an amaituko da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren bidez aurkeztu beharko dira. Proposatutako hautagaitzarekin batera, bidali beharko dira eskatutako abalak eta kontuan hartu beharreko merezimenduak. Eskaerak elektronikoki aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), erregistro elektronikoaren bidez.

Aldaketak araudian: saria emakumeei soilik zuzenduta egongo da.

Kultura eta Kirol Departamentuak aldaketa bat sartu du Carmen Adarraga Sariaren oinarrietan, edizio honetatik aurrera emakumeak bakarrik saritu ahal izan daitezen, horrela sariaren jatorrizko zentzua eta helburua indartuz.

Orain arte, gizon edo entitate eta erakundeen hautagaitzak aurkezteko aukera jasotzen zuen araudiak. Hala ere, aukera hori ez zetorren guztiz bat aitorpenaren helburuarekin, emakumeek kirolean egiten duten ekarpena eta gizartean betetzen duten eginkizun eraldatzailea ikusaraztean eta bultzatzean oinarritzen baitzen.

Goizane Álvarez diputatuaren hitzetan esanda: «Carmen Adarraga Saria balioa ematen dionarekin koherentea izatea nahi dugu: emakumeen ibilbidea, ausardia eta kirolean duten eragina. Emakumeak ikusezin bihurtu izan dira historikoki, eta sari hori desberdintasun hori zuzentzeko sortu zen, izena, ahotsa eta aintzatespen publikoa emateko».

Carmen Adarraga Sariaren helburua da jarrera, karrera edo ibilbideagatik, kirolean bideak irekiz eta berdintasunaren aldeko aldaketa eta eraldaketa sozialak eraginez. nabarmentzen diren emakumeen jarduna publikoki saritzea eta aitortzea. «Sariaren helburua da nesken eta emakumeen beste belaunaldi batzuek aurrera egiten jarraitzeko erreferentzia diren emakumeak nabarmentzea. Emakume horiek beste emakume batzuk bultzatzen dituzte, kiroletik ere bai, gizarte bidezkoago, berdinzaleago eta askeago bat eraikitzera", azpimarratu du Álvarezek.

Hautagaitzak aurkezteko epea amaitutakoan, epaimahaiak banan-banan aztertuko ditu guztiak, baldintzak betetzen dituzten egiaztatzeko eta proposatutako pertsona edo erakundearen merezimenduak balioesteko. Epaimahaiak aurkeztutako hautagaitzak ebaluatuko ditu, eta lortu nahi diren helburuetarako pertsonen edo erakundeen kalitateagatik eta ibilbideagatik egokitzat jotzen dituenak proposatuko ditu. Gaia eztabaidatu ondoren, epaimahaiak saria emateko proposamena egingo du eta irabazlearen berri emango.

Emakume hauei eman zaie Carmen Adarraga saria: Marta Funes –azken irabazlea–. Tati Garmendia, Coro Fuentes, Mari Ayestarán, raketistak, Nieves Alza, Arantza del Puerto, Carmen Diez Mintegui, Azu Muguruza eta Garbiñe Etxeberria Aranburu,  Emakume horiek guztiak mugimenduaren, bizi-estiloaren eta norabide-aldaketaren buru dira kirolaren historian.

Carmen Adarraga, ezinbesteko aitzindari bat

Carmen Adarraga (Hernani, 1921-2004) Espainiako saskibaloi selekzioko kapitaina eta hiru aldiz Espainiako txapelduna izan zen, Gipuzkoan kirol horretako gizonezkoen talde bat izan aurretik lehiatzen zen talde batekin.  Baina ez zen saskibaloira mugatu haren jarduna; eskubaloian estatuko txapeldunordea izan zen, eta belar hockeyko jokalari bikaina ere bai. Bidaiak hala moduz egin behar izaten zituen, kirola egiten zuten emakumeek jazarpena pairatzen zuten garai hartan, baina hori ez zen oztopo izan Donostiako Sección Femeninako kapitaina zela Espainiako hiru titulu irabazteko eta beste behin txapeldunorde gelditzeko 1939 eta 1942 bitartean.  Horrez gain, Espainiako saskibaloi selekzioko lehenengo kapitaina izan zen.

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna