Astelehena, 2024.eko Irailak 16
Igandean eguraldi eguzkitsuarekin Gipuzkoa Plazan burutu zen Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Hondarribiko udalaren, Gipuzkoako Xake Federazioaren eta Eroski Center Hondarribiaren laguntzaz antolatutako 7. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 + ABOLUTOA XAKE JAIALDIA. Goio Uriarte Xake Eskolako arduradunaren zuzendaritzapean, Mikel Almansa Nazioarteko Arbitroararekin, eta jokalarien guraso Iñaki Goyaren eta Jorge Perezen laguntzarekin. Bertan 16 urte baino gazteagoak diren 40 gaztetxo izan ziren, hiru mailatan banatuta, (Hondarribia, Irun, Hendaia eta Lesakako haurrez gain, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako herri ezberdinetatik etorritakoak). Absoltuan 42 jokalari izan ziren. Txapelketa 6 txandetako Suitzar sistemako, 10 minutu finish partida azkarretara jokatu zen.
Bestalde, aurreko urteetan egindakoaren antzera, astelehenetako “Neska eta mutil helduek” kudeatu zituzten hainbat mahai jarri ziren, bertaratuako xake zaletuentzako “Xakezaleen Kanttua” jaialdi ludikoan parte hartzera animatu ziren guztien gozamenerako.
Jarraian txapelketako azken hiru txandak burutu ondoren, Hondarribiko Kirol zinegotzi Lupe “Txupi” Queirugak eta zuzendaritzako kideak, Tzane Carrillok diruzaina, Mariaje Berrotaran eta Joserra Garmendia bokalak eta Goio Uriartek (txapelketako zuzendaria) sariak banatu zituzten, Sub 16ko jokalari guztientzeko dominak, eta lau txapelketako podiumeko jokalarientzako Floren Porturen “Beste jaiak” argazki liburu ederra eta Udalaren garaikurrak banatu ziren, xake egun ederrari amaiera emanez.
Argazkiak eta sailkapenak Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartearen webgunean.