Asteartea, 2025.eko Martxoak 11
Martxoaren 10an, 18:00etatik aurrera, Kasino Zaharrean, Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekitaldietan, berdintasunaren eta Emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka xake klubak, Kasino Zaharrean, emakumearen astearengatik eta Emekirekin lankidetzan, Hondarribiko Udalaren laguntzaz, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatu dute. Klubeko lehendakariorde Nerea Uranga Royok eta Emekiko presidentea den Tamara Sastre Carrillok zuzenduta eta xake eskolako zuzendaria den Goio Uriarte Prieto arbitro nagusia eta arbitro laguntzaile Xake Eskolako Patxi Diaz Elzo irakaslea, Agustin Querejeta Izaguirre eta Peio Virto Etxebeste izan direla. Bertan 9 eta 80 urte bitarteko 18 neskak parte hartu dute.
Txapeketan partidako jokalari bakoitzak 10 minutuko denbora izan du eta 4 txandetako suitzar sisteman burutu da txapelketa. Ekitaldiaren antzera txapelketako puntuazioa ere berezia izan da, bertan parte-hartzea saritua izan dela. Puntuazio ondorengo izan da, garaipena 3 puntu, parra 2 puntu eta porrota 1 puntu.
Sari banaketan Hondarribiko Udaleko Kiroletako zinegotzia Lupe Queiruga Oronoz, Emekiko presidente Tamara Sastre Castillo, Nerea Uranga Royo klubeko lehendakariordea, Tzane Carrillo Salaberria klubeko diruzaina eta Maria Jesus Berrotaran Etxeberria batzorde zuzntzeileko bokalaren parte hartzea izan dugularik