Osteguna, 2025.eko Azaroak 27
Atzo, azaroaren 24an, astelehena, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna (Azaroak 25) dela eta hilabete honetan antolatu diren jardueren baitan, 8. Ttopara Femeninoa jokatu zen Kasino Zaharrean, Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Emeki eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.
Emakumeen Xake Ttopara dagoeneko hitzordu finkatua da, urtean bi aldiz ospatzen dena:
Helburua da emakume guztientzako, adin eta maila guztietako parte-hartzaileentzako, xakearen inguruan topagune atsegina eta erraza eskaintzea.
Aurtengo edizioan 18 emakumek hartu zuten parte, eguraldi txarrari aurre eginez, xakeaz eta elkartzeaz gozatzeko. Txapelketa 5 minutuko erritmoan jokatu zen, 4 txandako Suitzar sisteman, eta ohiko puntuazio berezi honekin: garaipenak 3 puntu, berdinketak 2 eta porrotak 1.
Sailkapen nagusia
Sari banaketa eta aitortzak
Sari banaketan Tamara Sastre Castillo, Emeki elkarteko presidentea, eta Lupe Queiruga Oronoz, Hondarribiko Udaleko Kirol zinegotzia, izan ziren, txapelketako epailea, Goio Uriarte Prieto, lagun zutela.
Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jaso zuten, eta gainera, irabazleak, Nora Lera-k, eta jokalari beteranoenak banan-banan jaso zuten Petra Laborda hondarribiarrak 1929an argitaratutako “La cocina práctica” liburuaren berrargitalpena “Pretra Labordarekin sukaldean”. Sari honek helburu bikoitza izan du: ahalegin eta parte-hartze bikaina saritzea, eta aldi berean, Petra Laborda bezalako emakume aitzindari baten figura berreskuratzea; jatorri xumeetatik abiatuta, XX. mendearen lehen herenean Espainiako sukaldaritzaren goi mailako munduan lekua egin zuen emakumea.
Ekitaldiak berriz ere erakutsi du xakeak elkar topatzeko, talentu femeninoa bistaratzeko eta gizarte bidezkoago baten aldeko konpromisoa indartzeko balio duela.
Marlaxka Xake Klubak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten emakume guztiei, bai eta Emeki eta Hondarribiko Udalari ere, eta datorren urteko edizioetan ere giro berdina eta konpromiso bera mantentzeko asmoa berretsi du.