Osteguna, 2026.eko Apirilak 16
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak akordio bat lortu dute datorren apirilaren 18an, Real Sociedadek jokatuko duen Errege Koparen finalarekin batera, "Combo GUazen Reala" ekimena abian jartzeko. Ekimen horren helburua da ostalaritza-sektorea lurraldean izango den jai-giroan inplikatzea.
Zarautzen, Zumarragan, Tolosan, Lasarte-Orian eta Hondarribian atxikitako establezimenduetan egongo da eskuragarri ekimen hori, herri horiek hartuko baitituzte fan zoneak bertan finala zuzenean jarraitzeko. Helburua da zaleek giro zainduan, hurbilean eta irisgarrian gozatu ahal izatea jardunaldiaz, eta Gipuzkoako ostalaritza partidatik askoz haratago doan ospakizun baten parte aktiboa izatea.
Goizane Álvarez Kultura eta Kiroletako diputatuak nabarmendu duenez, "’Combo GUazen Reala’ eskaintzarekin Gipuzkoako ostalaritza ere egun berezi honetan sartzea nahi dugu. Fan zonea duten udalerrietako establezimenduak inplikatzeko eta zaleei proposamen zaindu, hurbil eta eskuragarri bat eskaintzeko modu bat da. Finala ez da Sevillan bakarrik jokatzen, Gipuzkoan ere jokatzea nahi dugu, gure kaleetan".
Mikel Ubarrechena, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko presidentea azpimarratu duenez, “Gipuzkoako Ostalaritza Elkartetik oso positiboki baloratzen dugu ekimen hau, sektoreari aukera ematen baitio lurraldearentzat hain berezia den egun batean aktiboki parte hartzeko. Realaren finala aukera paregabea da giroa sortzeko, gure udalerriak dinamizatzeko eta ostalaritzak herritarren topagune gisa duen papera indartzeko.”
Akordioaren arabera, atxikitako establezimendu bakoitzak ogitarteko eta edari konbinazio bat eskaini ahal izango du prezio murriztuan, proposamena tokiko errealitatera egokitzeko malgutasunarekin. Horrela, eskaintza zabal eta hurbil bat bultzatu nahi da, auzotarrek egun horretaz baldintza onetan gozatzea errazteko pentsatutako ekimen baten espirituari eutsiz.
Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak finala dela-eta bultzatutako dispositibo zabalaren barruan kokatzen da, finala zenbait herritan antolatutako 11 fan zoneren bidez biziko baita lurraldean. Helburua da, halaber, Gipuzkoara ere ekartzea Realarentzako jardunaldi historiko bai izango denaren giroa, ospakizun partekatu, hurbil eta herritar guztiei irekitako logika batetik.
Jai-giroa bultzatzeaz gain, akordioak harrera-, erantzukizun- eta zaintza-irudi bat proiektatu nahi du lurralde osoan milaka pertsona mugiaraziko dituen jardunaldi baten inguruan. Ostalaritzaren inplikazioari esker, partekatutako esperientzia hori indartu ahal izango da larunbat arratsalde osoan eta gauean zaleen topagune izango diren udalerrietan.
|
LASARTE-ORIA |
TOLOSA |
ZUMARRAGA |
ZARAUTZ |
HONDARRIBIA |
|
ARKUPE TABERNA AVENIDA TABERNA BIKA TABERNA IÑAKI TABERNA, BAR |
AMETS, BAR RTE. BASERRI, BAR IURRE, BAR LA TOSKANA, BAR RTE MELEMELE, RTE IKATZA, BAR EGUZKI TABERNA BIDE GOXO, BAR RTE. |
URZUBI TABERNA HIRUKIA, TABERNA TABERNA BIDEZAR |
TXIKI POLIT, BAR RTE. MELEMELE, RTE. NAPAR ZAHAR, TABERNA ITSASKI TABERNA SALEGI TABERNA
|
ARRANTZALE TXOKO TABERNA, Bar TTAPIKUA TABERNA TATAPAS GASTROTEKA ITXAROPENA
|