• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
  • Herri Kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
    • Kontaktua
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirol Orientazioko Zerbitzua gipuzkoarren % 77engana iristen da, eta osasunean funtsezko zeregina betetzen du

Asteazkena, 2026.eko Urtarrilak 28

  • Gaur egun, lurraldeko 28 udalerritan dago abian Kirol Orientazio Zerbitzua, eta Gipuzkoako herritarren % 77engana iristen da.

  • Artatutako pertsona gehienen profilak argi eta garbi islatzen du zerbitzuaren ikuspegi soziala: % 66 emakumeak dira, eta % 61ek 60 urte baino gehiago ditu, horietako asko laugarren adinekoak.


2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena– Gaur goizean aurkeztu da Foru Jauregian KOZ (Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua – SOAF) zerbitzuaren balantzea. Zerbitzu hori 2016tik dago martxan, eta bizi-ohitura aktiboak sustatzeko eta herritarren osasuna hobetzeko tresna publiko estrategiko gisa dago finkatuta. Prentsaurrekoan izan dira Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua, Borja Olazabal Irungo Kirol zinegotzia eta Xabier Rodriguez Pasaiako kirol orientatzailea. Gipuzkoa - Kirol Orientazio Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak sustatutako zerbitzu bat da,  tresna publiko estrategiko gisa finkatzen ari dena sedentarismoari aurre egiteko, osasun arloko desberdintasunak murrizteko eta bizimodu aktiboa sustatzeko, batez ere arrazoi batzuk edo besteak direla eta kirol jarduerak egiteko batere ohiturarik ez duten pertsonen artean.

Kirol Orientazio Zerbitzua gehienbat aktiboa ez den jendeari zuzenduta dago. Gipuzkoan, herritarren heren bat baino ez dago kiroldegietan edo beste kirol instalazio batzuetan izena emanda, eta horrek agerian uzten du gainerako bi herenei begira lan egin behar dela. Ildo horretan, Kirol Orientazio Zerbitzuak, hain zuzen ere, gehien behar den lekuetan lan egiten du, hau da, jarduera fisikoa historikoki kirol politika tradizionaletatik kanpo geratu diren pertsonengana hurbilduz.

Kultura eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek nabarmendu duenez, "Kirol Orientazio Zerbitzuak erakusten du jarduera fisikoa justizia sozialeko tresna bat dela. Osasuna ezin da errenta mailaren, auzoaren edo adinaren arabera egon. Erakunde publikoon erantzukizuna da herritar guztiei bizimodu aktiboa izateko aukera ematea, bereziki, gehien behar dutenei". Ildo horretan, azpimarratu duenez, "prebentzioan eta laguntzan inbertitzea arlo publikoa indartzea eta gure gizartea hobeto zaintzea ere bada".

Bestalde, Borja Olazabal Irungo Udaleko Kiroletako zinegotziak funtzionaltzat jo du Irungo zerbitzua: “Irungo KOZ sortu berria da, urte eta erdiko ibilbidea du, eta emaitzak ematen ari da dagoeneko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuari eskerrak eman nahi dizkiogu sedentarismoaren aurkako borroka bultzatzeagatik eta zerbitzu hau posible egiten duen erakundeen arteko lankidetzagatik. Hasieratik, KOZ sortu zen kirola pertsona sedentarioei hurbiltzeko, eta, beraz, kirol-instalazioetatik kanpo ematen da.

Denbora-tarte horretan, nabarmentzekoa da Osakidetzarekin lankidetza: arduradunak familia-medikuntzatik eratorritako pertsonak artatzen ditu, astean behin, Irungo bi anbulatorioetan, fokua 65 urtetik gorakoengan eta aurretiko patologiak dituztenengan jarrita. Emakumeen kirola sustatzen ere lan egiten da Emakumeen Etxean, eta Gazteriarekin koordinatuta, Martindozenea eta Artiako Gaztelekuen bidez. Azkenik, Luis Marianoren adineko pertsonen zentroan arreta jartzen da”.

Gaur egun, lurraldeko 28 udalerritan dago abian Kirol Orientazio Zerbitzua, eta Gipuzkoako herritarren % 77engana iristen da. 2025ean, zerbitzu berriak jarri dira abian Irunen, Hernanin, Zumarragan, Legazpin, Ezkion eta, duela gutxi, Errenterian. Era berean, Orion, Zumaian, Tolosan, Ataunen eta Eibarren.

Zerbitzuen indargune nagusietako bat da lankidetza estua duela osasun sistemarekin, bereziki Osakidetzarekin, bai eta udalerri bakoitzeko gizarte eta komunitate zerbitzuekin ere. Gainera, azken urtean indartu egin da elkarlan hori Onkologikoa ere sartuta, eta zerbitzuaren irismena beharrizan espezifikoak dituzten biztanleria profil berrietara zabaldu da.

Datuek argi eta garbi frogatzen dute Kirol Orientazio Zerbitzuak eragin positiboa duela osasun publikoan. Zerbitzura jotzen duten pertsonek 1,3 aldiz gutxiago joan behar izaten dute familia medikuarengana, eta horrek asistentzia presioa jaisten laguntzen du eta jarduera fisikoak osasun sistema publikoan duen prebentzio zeregina indartzen du. Era berean, Kirol Orientazio Zerbitzuan parte hartzen duten hiru pertsonatik batek aktibo jarraitzen du programa hasi eta sei hilabetera, eta horrek erakusten du laguntza profesionala eta pertsonalizatua eraginkorrak direla.

Artatutako pertsona gehienen profilak argi eta garbi islatzen du zerbitzuaren ikuspegi soziala: % 66 emakumeak dira, eta % 61ek 60 urte baino gehiago ditu, horietako asko laugarren adinekoak. Beste % 33 35 eta 59 urte bitarteko pertsonak dira, eta horrek berresten du Kirol Orientazio Zerbitzuek bizitzako etapa desberdinei erantzuten diela, betiere ekitatearen eta zaintza komunitarioaren logikatik begiratuta.

Kirol Orientazio Zerbitzua ez da banakako orientaziora mugatzen; aitzitik, tokiko politika publikoak aktibatzeko tresna gisa jarduten du. Programa paraleloen eta OKI tailerren bidez -doakoak eta bereziki adinekoei zuzendutakoak- dinamika komunitarioak sortzen dira, eta horrela udaletako kirol politikak eraldatuz doaz, pertsona aktiboetan oinarritutako ereduetatik kirola egiteko eragozpen gehien dituztenak erdigunean jartzen dituzten politiketara.

Gainera, Zerbitzuak tokiko kirol politikaren benetako erradiografia egiteko aukera ematen du, udalerri bakoitzaren gabezia, aukera eta premia espezifikoak detektatuz. Informazio hori funtsezkoa da politika publiko bidezkoagoak, eraginkorragoak eta lurraldeko gizarte errealitatearekin bat datozenak diseinatzeko.

Zerbitzua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako profesional tituludunek artatzen dute eta banakako laguntza eskaintzen diote jendeari euskaraz zein gaztelaniaz, autonomia pertsonala sustatzen dute eta Gipuzkoako milaka pertsonaren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute. Zerbitzu publiko horrek pertsonen ongizatea jarduera politikoaren erdigunean jartzen du, erakundeen arteko lankidetza eta begirada soziala oinarritzat hartuta.

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna