Osteguna, 2024.eko Apirilak 25
Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan, alebin kategoriako eskuzko finala izango da ikusgai, larunbatean, 16:00etan, Tolosan. Alkiza 1 eta Ataun 2 taldeek neurtuko dituzte indarrak, Beotibar pilotalekuan.
Parte-hartze handia izan duten eskualdekako faseen ondoren, sei taldek jokatu zuten txapelketaren azken fasea, joan den apirilaren 13an, Lasarte-Orian. Ilunpe 4 (Azpeitia, Urola Kosta), Lagunak 1 (Elgoibar, Deba) eta Ataun 2 (Ataun, Goierri) lehiatu ziren A multzoan, eta Intza 1 (Lasarte-Oria, Buruntza), Oiartzun 3 (Oiartzun, Oarso) eta Alkiza 1 (Alkiza, Tolosaldea) B multzoan. Multzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek lortu zuten finalerako txartela: Ataun 2 eta Alkiza 1, hain zuzen ere.
Hauxe izango da, beraz, finalaren jaialdia:
Apirilak 27, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar
1. Eskuz, alebinak:
ALKIZA 1 (Adei San Sebastian-Igotz Urruzola)
ATAUN 2 (Aiur Arratibel-Janitz Aramendi)