Asteartea, 2024.eko Ekainak 4
Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Amezketako Larrunarri frontoian; 2. urteko alebin kategoriako eta infantil kategoriako pilotariak lehiatu dira txapelketa honetan, buruz buru. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, Zazpi Iturri klubeko (Amezketa) Arteaga eta Bergarako Olano izango dira aurrez aurre, alebinen finalean; ondoren, infantilenean, Hernani klubeko bi pilotarik, Zugastik eta Arsuagak, neurtuko dituzte indarrak
Ilunpe klubeko (Azpeitia) bi pilotari gelditu dira finalaren atarian alebinetan, Adei Lizarralde Uzkudun (Zazpi Itturriko Arteagaren aurkako finalerdia galduta) eta Paul Egiguren Plaza (Bergarako Olanoren kontrakoa). Eta infantiletan Lapke klubeko Suhar Mantzisidor Jauregi (Hernaniko Zugastiren aurka galduta finalerdietan) eta Behar Zanako Imanol Zufiria Mayoz (Hernaniko Arsuagaren kontra) gelditu dira finala jokatzetik pauso batera.
Guztira, 2. urteko alebin kategoriako 12 pilotarik jokatu dute txapelketa, eta 11 infantil (bi multzo kategoria bakoitzean).
Informazio gehiago Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webgunean.