Osteguna, 2024.eko Ekainak 20
2024ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketako finala ikusteko aukera izango dugu, jardunaldi honetan. Ligaxka lehen eta bigarren postuan amaituta, Mutrikuk eta Zumaiak neurtuko dituzte indarrak, ostiralean, 19:30ean hasita, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan; kadete, jubenil eta nagusi kategorietan lehiatuko dira (behean dituzue xehetasun gehiago; eta albiste honi erantsita, finala iragartzen duen kartela).
Eskuz ere ate joka dugu finala; jardunaldi honetan ezagutuko ditugu herri finalistak. Bergarak eta Zaldibiak alde batetik eta Beasainek eta Oiartzunek bestetik, finalerdien itzulerakoak jokatuko dituzte; joanekoetan, 3-0 irabazi zion Zaldibiak Bergarari eta 2-1 Oiartzunek Beasaini.
Gomazko paletaz ere herri finalistak zeintzuk diren jakingo dugu asteburuan. Finalerdien itzulerakoetan, Astigarraga eta Aia izango dira aurrez aurre batetik eta Donostia eta Mutriku bestetik; joanekoetan, 1-2 irabazi zion Astigarragak Aiari eta 2-1 Mutrikuk Donostiari.
Informazio gehiago Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webgunean.