Osteguna, 2024.eko Ekainak 20
Azken txanpan da txapelketa ofizialen 2023-24 denboraldia, eta Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan ere lehia asko bukatzear dira. Aurreko jardunaldian, esaterako, eskuz banaka lau terdiko finalak izan ziren ikusgai. Eta asteburu honetan ere final ugari jokatuko dituzte, han-hemenka: emakumeen eskuz banaka lau terdikoak, emakumeen gomazko paleta banaka bost terdiko txapelketakoak eta palakoa.
Informazio gehiago Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webgunean.