Ostirala, 2025.eko Martxoak 14
Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketan, lehendabiziko finala jokatuko dute, larunbatean, Asteasuko Usarrabi frontoian: adimen urritasuneko teniseko paletako buruz buruko finala, hain zuzen ere. Mindara klubeko bi pilotari izango dira aurrez aurre: Iraitz Huegun eta Eneko Sagarmendi. 10:00etan hasiko da jaialdia, eta finala azken norgehiagoka izango da; aurretik, beste hainbat lehia ikusteko aukera izango da: adimen urritasuneko teniseko paletako buruz burukoak eta gurpil aulkiko gomazko paletako binakako norgehiagokak. Sari-banaketa 14:00ak alderako aurreikusten da.
Informazio gehiago Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webgunean.