Asteazkena, 2025.eko Apirilak 2
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Aramendia pasteleriak babesletza hitzarmena sinatu dute. GEPFren mendeurreneko ospakizunak eta 2025eko Herriartekoa babestuko ditu enpresak.
Itziar Lete Andonegi GEPFko presidenteak eta Iagoba Ezama Elorza Aramendiako kudeatzaileak berretsi dute babesletza konpromisoa.
Ez da enpresak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa babesten duen lehen aldia, 2024ko edizioan ere bidelagun izan baitzen. Aurten, gainera, federazioak 100 urte betetzen dituen honetan, Herriartekoaz gain mendeurreneko ospakizuen babesle ere izango da. "Eskertuta eta elkarlanarekin oso pozik" agertu da Lete sinadura ekitaldian.