Asteazkena, 2025.eko Apirilak 2
Bere mendeurrenaren ospakizunetan murgilduta jarraitzen du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), eta ekimen berezi baten berri eman du oraingoan: euskal pilota jokoaren kartak. Itziar Lete Andonegi GEPFko presidenteak eta Daniel Carballo Ostolaza sortzaileak eman dituzte ekimenaren eta karta-sortaren xehetasun guztiak.
Euskal pilotan oinarritutako karta-sorta osatu du egileak. "Euskal piotaren modalitate guztien ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea" izan du helburu Carballok.
Ezagutzen ditugun karten eredua hartu du oinarri horretarako, lau figurekin, eta horrela osatu ditu:
Urreak: pilotak dira
Kopak: txapelketak eta sariak
Ezpatak: xisterak, guanteak, zesta, erremontea...
Bastoiak: palak, erraketa, xarea...
"Oroigarri polit honekin gure ekarpena egin nahi izan dugu", azaldu du Letek.
Federazioaren egoitzan (Anoeta pasealekua, Kirol Etxea. Donostia) daude eskuragarri karta-sortak, 5 eurotan.