Asteazkena, 2024.eko Urriak 23
Gaur hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoako Kultura eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek eta Irati Idiakez snowboard egokituko kirolariak, lurraldeko goi mailako kirolariak babesteko Kirolgi programaren baitan. Akordio honekin indartzen da Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak kirol inklusiboarekin duen konpromisoa eta bermatzen du nazioarteko proiekzioa duten kirolariek babesa izango dutela.
Goizane Álvarezek azpimarratu du akordio hau garrantzitsua dela Gipuzkoan kirol egokitua sustatzeko eta, adierazi duenez, «Gure kirolariekin konpromiso irmoa dugu, eta Irati ahaleginaren eta ausardiaren eredu da. Bere ibilbideaz eta arrakastaz harro gaude gipuzkoarrok, eta Kirol Departamentutik ziurtatu nahi dugu maila gorenean lehatzen jarraitzeko baldintzarik onenak dituela. Bere historiak kirolaren esentzia irudikatzen du, inklusioa eta nork bere mugak gainditzea bezalako balioak, gure gizartea bidezkoagoa, libreagoa eta anitzagoa izan dadin funtsezkoak direnak.
Irati Idiakezez adierazi du “hitzarmen hau oso garrantzitsua da niretzat, Kirolgi Fundazioaren laguntzari esker martxoan izango den Munduko Txapelketarako ahalik eta baldintza onenetan prestatzeko aukera izango baitut”.
Irati Idiakez (1996) snowboard egokituko kirolari nabarmena da eta emaitza bikainak lortu ditu 2023an, hala nola:
Munduko banakako boarderkrosseko txapeldunordea.
Taldekako banked slalomeko txapelduna.
Banakako banked slalomeko txapelduna.
2025eko Munduko Txapelketarako prestatzeko, bi jarduera ildo nagusi izango ditu bere kirol plangintzak: neguan Baqueira Bereten kontzentratuta egotea eta nazioarteko zenbait txapelketatan parte hartzea Europan:
Lenk (Suiza).
Kühtai (Austria).
San Pellegrino (Italia).
Grasgehren (Alemania).
Hitzarmen honi esker, Kirol Fundazioak erabaki du Getariako kirolariarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko 15.000 euroko ekarpen ekonomikoa egiteko, nazioarteko proben egutegian parte har dezan bermatzeko. Laguntza horri esker, Idiakezek bete ahal izango ditu bere plangintzako helburuak eta hurrengo munduko txapelketarako prestaketa optimizatu.
Babes horrekin, Kultura eta Kirol Departamentuak eta Kirolgi Fundazioak sendotzen dute kirol inklusiboaren eta goi mailako lehiaketarako aukera berdintasunarekin duten konpromisoa.