Asteartea, 2024.eko Azaroak 12
Marta Pastor Kiroletako zuzendaria gaur goizean Karela kiroldegian izan da, Anuska Esnal Orioko alkatearekin eta Pilar Azurmendi udal arkitektoarekin batera. Instalazioa berriki egokitu da Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023-2025 aldirako Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan emandako laguntzarekin. Horrela, Orioko Udalak 215.464 euroko dirulaguntza jaso du Karela Udal Kiroldegiko instalazioak berritzeko proiekturako, eta 13.040 euroko partida skateparka hobetzeko proiektua finantzatzeko.
Astelehen honetan, Pastor Oriora joan da egindako inbertsioen berri ematera eta inbertsioen emaitzak ikustera. Agerraldian adierazi duenez, "plan honen helburua da udalerriek kirol azpiegitura irisgarriak izatea eta herritar guztientzako baldintza berdinetan. Eta, horretarako, 8.180.000 euro inbertitzen ari gara, lurraldeko 35 udalerritan kirol azpiegiturak hobetzeko, 523.091 pertsonaren mesedetarako".
Zuzendariaren hitzetan, onura nagusia da «gure errutinan kirola eta jarduera fisikoa txertatzerakoan sustatzen direla bizi ohitura osasungarriak, bai fisikoak bai psikologikoak. Baina, aldi berean, gizarte harremanak sustatzeko ere balio du, bizikidetzarako elementu integratzaile gisa», azpimarratu duenez.
Anuska Esnal, Orioko alkateak, aldiz, adierazi du pozik dagoela jasotako babesarekin, gakoa izan baita herriaren jasangarritasunean aurrera egiteko. "Orioko Udalak 2019an onartu zuen Energia Plana, eta harrezkero neurri zehatzak hartu ditugu energia aurreztea, energia berriztagarriak erabiltzea eta autokontsumoa sustatzeko.
Kiroldegia, energia kontsumo handiena duen eraikin publikoa izanik, lehentasunezkoa izan da ahalegin horietan, eta, beraz, haren energia eraginkortasuna optimizatzeko lanean jarraitzen dugu", adierazi du. Gainera, gogorarazi du duela urtebete inauguratu ziren skatepark berriaren instalazioak herritarren topagune dinamiko bihurtu direla, eta espazio komunitario hori biziberritu egin dela.
Proiektu honen helburua da bermatzea kiroldegiak ondo funtzionatzen duela, 2000. urtean eraiki ziren instalazioak
berrituta. Obra irailean amaitu zen. Bere garaian egokiak baziren ere, egungo egoera dela eta, konfort eta funtzionaltasun estandarrei eusteko esku-hartze bat egin behar zen. Burutako ekintza nagusien artean daude aldatzea igerileku estalietako hezetasuna kentzeko bi makinak, aldageletako klimatizagailua eta instalazio termikoen indar eta kontroleko kaxa elektrikoa.
Hobekuntza hauek beharrezkoak dira ekipoak zaharrak direlako eta geroztik egin diren aldaketa eta erreformek zenbat instalazio zaharkituta utzi dituztelako. Gainera, galdaren instalazioetako kolektorearen bonboak aldatu dira, oraindik trifasikoak baitira. Ekintza honi esker etorkizunean ez da arazorik egongo kaxa elektrikoan eta ez da aldatu beharko, horrela egungo beharretara hobe egokituko delarik. Obra hauekin, gas kontsumoa % 30 murriztuko da, eta elektrizitate kontsumoa, % 25.
Lankidetza honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Departamentuak eta Orioko Udalak berresten dute komunitate guztiari mesede egiten dioten eta bizi ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzen dituzten kirol azpiegiturak egiteko konpromisoa.