Osteguna, 2026.eko Apirilak 23
Udako Hockey eguna berriz ere gurekin da!!! Edizio berri hau maiatzaren 31an ospatuko dugu. Benjamin, alebin eta infantilen artean!
Goizeko 9.30ak inguru Bera Berako hockey zelaian elkartuko gara kamiseta eta talde banaketa egiteko. Berotu ondoren partiduak jokatuko dira, hamaiketakoa hartu eta finalak ospatuta etxerako bidea hartuko dugu 13.30 inguruan. Ez, etxera joan baino lehen, uretako jolasarekin amaituko dugu hockey eguna.
Inskripzioa egiteko 18 €uroko dirusarrera egingo da. Formularioan Gipuzkoako Hockey Elkarteko kontu korronte zenbakia ageri da; formularioan atxikitu beharko da justifikantea. Formulariora QR edo link bitartez sartzen da.
https://forms.gle/DnzgyuZyt2keG97p9
APUNTATZEKO AZKENEKO EGUNA MAIATZAK 14 IZANGO DA.
Ospatze data baino egun batzuk lehenago jasoko duzue informazio gehiago.
athletic club b
sd eibar b
pinseque ad
antiguoko ke estudio dental barrenechea
lauburu ke ibarra
lagun onak gdko transrapid
inveready gipuzkoa
hestia menorca
biele isb
lobe huesca la magia
sd eibar b
náxara cd