Osteguna, 2024.eko Abenduak 5
Gipuzkoako eskola kiroleko programaren berezitasunetako bat da kirol minoritarioak ezagutarazteko eskaintzen diren kirol hastapeneko kanpainak. Urtero 35.000 ikaslek baino gehiagok hartzen du parte lehiaketarik gabeko programa hauetan, eta Gipuzkoako ikasleei 45 kirol disziplina baino gehiago eskaintzen zaizkie.
Izotz gaineko irristaketan hasteko kanpaina, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak Eskola Kiroleko programaren aterkipean duen hastapen kanpaina arrakastatsuenetako bat da, nagusiki, partaide kopuruari dagokionez. Izan ere, 2023-24 ikasturtean Gipuzkoako 9.945 eskola-umek hartu zuten parte (% 46 neskak).
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Unibertsitatera arteko ikasleei zabaltzen zaie eskaintza, eta irailaren 15etik maiatzaren 31ra, eskola orduetan nagusiki, joaten dira Txuri-Urdin Izotz Jauregiko instalazioetara. Izen-ematea ikastetxearen bidez egin behar da, ezinbestekoa baita eskola kiroleko aseguruarekin babestuta egotea, eta saio bakoitzak 4,5 euroko kostua du, partaide eta saio bakoitzeko.
Guztira lau saio mota eskaintzen dira, maila eta adinaren arabera, eta ikastaroek helburu zehatz hauek izaten dituzte:
valencia b.c.
idk euskotren
ad rimas 8
atlético san sebastián 2
caja rural real valladolid baloncesto 94
mondragon unibertsitatea 60
biele isb 90
lobe huesca la magia 76
deportivo abanca 0
real sociedad 1
real sociedad b 3
santutxu fc b 2