Osteguna, 2025.eko Martxoak 20
Eusko Jaurlaritzaren eskumena da Eskola Kiroleko oinarriak eta printzipio orokorrak arautzea. Hain zuzen, martxoaren 30eko Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren 2/2023 Legeak zehazten ditu Eskola Kirolaren ardatzak honakoak izan behar dutela:
● Eskola Kirola nagusiki kirol anitzekoa izango da eta ez soilik lehiaketara bideratua, era horretan, ikasle guztiek jarduera fisikoa eta kirola beren borondatearen, gaitasun fisikoaren eta adinaren arabera ezagutu eta egingo dutela bermatuz.
● Eskola-adineko jarduera fisikoko eta kiroleko 3 etapa zehazten dira:
a) Haur Hezkuntzako etapa (0-6 urte): Etapa honetan jarduera fisikoa eta jolas librea bermatuko da, jarduera ludiko-motorrak egiteko aukera izan dezaten garapen oso eta orekatua lortzeko eta gorputza mugitzeaz gozatzeko. Hots, kirol jarduera antolaturik ez.
b) Lehen Hezkuntzako etapa (6-12 urte): Jarduera fisiko ludikoa eta kirol anitzekoa bermatuko da. Lehiaketak eta entrenamenduak egin ahal izango dira jarduera antolatuetan, baina horiek osagarriak izango dira beti, ez ordezkoak.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa (12-16 urte): Kirolean parte hartzeko, errendimendu-kirolean hasteko eta kiroleko talentuak eta promesak identifikatzeko ibilbideei dagozkien jarduerak partekatu ahal izango dira.
● Eskola kiroleko hasierako etapa, nagusiki, haurren ikastetxearen testuinguruan garatuko da, betiere, beraien interes gorena babeste aldera. Ikastetxeak izango dira kirol-hastapenaren ardatz nagusia eta izaera hezitzailea izango du.
Hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, Gipuzkoako kirol hastapen eredua Euskadiko Kirol Legeak jasotzen dituen ardatza horien inguruan eraikitzea du helburu.
sd eibar b 2
tudelano 2
real ciencias la carloteña 31
arquitectura s23 8
atlético san sebastián 4
centro natación helios 3
berriozar cf 1
oiartzun ke 1
tolosa cf 1
mulier cd 0
real madrid 3
real sociedad 0