Ostirala, 2025.eko Martxoak 21
Nola ezagutu zenuen EKI programa eta zergatik erabaki zenuten parte hartzea?
Programa ikastetxearen bitartez ezagutu genuen, eta batez ere Unairi esker (ikastetxeko Eskola Kiroleko koordinatzailea), EKI ekimenaren berri eman zigulako. Programa honi esker, gure seme Andonik bere ikaskideekin kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izango zuela azaldu zigun, eta horrek erabat integratuta sentitzeko aukera emango ziola.
Zer ekarpen egiten dio programak zuen semeari?
Konfiantza handiagoa ematen dio jolas berriak probatzeko orduan, eta arauak errespetatzen irakasten dio; hori oso baliagarria zaio bere eguneroko bizitzako beste esparru batzuetan. Gainera, lagunekin batera parte hartzen duenez, ez da baztertua sentitzen, eta modu naturalean taldeko kide izatea ahalbidetzen dio.
Animatuko zenituzkete lagunak eta senideak programan parte hartzera?
Jakina. Badira EKI programa aplikatzen ez duten ikastetxeak, eta haur askok Mindara bezalako elkarteetan parte hartzen dute (Dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkartea da Mindara). Beste guraso batzuekin partekatu dut nire esperientzia, eta programaren berri eman diet, beren ikastetxeetan galdetzeko aukera izan dezaten.
sd eibar b 3
athletic club b 1
lagun onak cd 0
aretxabaleta ke 2
tolosa cf 2
bergara ke 0
mondragon unibertsitatea 68
mipelletymas b.f. leon 76
deportivo alavés b 2
antiguoko kirol elkartea b 2
caja rural real valladolid baloncesto 61
ulacia zke 64