• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

KIROLAK Urtean 70.000 ikasle

Asteazkena, 2025.eko Maiatzak 28

2024-25 ikasturteko eskola-kiroleko izen-emateen bilakaera

Eskola Kirolaren programa proiektu komunitarioa da. Duela 30 urte baino gehiago, 180 ikastetxe eta guraso-elkartek, 40 federaziok baino gehiagok, 80tik gora udalek (200 koordinatzaile pedagogiko eta/edo operatibo inguru) eta oinarrizko 451 klubek eraikitako eta garatutako proiektua, hain zuzen.

Guztien artean ekosistema bat osatzen da, eta denboraldi bakoitzean 8.000 talde eta 3.200 monitore eta entrenatzaile baino gehiago biltzen ditu. Antolaketa-egitura konplexu horri esker, ia 70.000 ikaslek hartzen dute parte denboraldi bakoitzean, hainbat ibilbidetan banatuta.

2024-25 ikasturteko datuei dagokienez, zertxobait igo da Jolas Hezi programako parte-hartzea (3.331 ikasle, %37 neskak). Multikirola programan, aldiz, parte-hartzeari eutsi zaio, matrikulatutako ikasleen % 60 inguruk parte hartu baitu  (17.121 ikasle, %39 neskak). Hala ere, bi programetan genero-arrakala erronka da oraindik.

Parte hartzeko lehiaketen kasuan, parte-hartzea % 6 murriztu da aurreko ikasturtearekin alderatuta, eta mutilen parte-hartzea % 9 jaitsi da. Erregistratu diren 28.794 lizentzietatik 13.411 neskenak izan dira (%46)  

Hastapen-unitate edo kirol-eskolei dagokienez, guztira 10.464 ikaslek parte hartu dute futboleko, saskibaloiko, eskubaloiko eta errugbiko modalitateetan, eta nesken parte-hartzea %4 igo da. Ikasleen gorakada hori saskibaloian ez beste modalitate guztietan gertatu da, non nesken parte-hartzea %20 jaitsi den.

Nabarmentzekoa da 2024-2025 ikasturtean 6-21 urte artean dituzten eta dibertsitate funtzionala duten 282 ikaslek hartu dutela parte Eskola Kirol Egokitua programan, 40 taldetan banatuta. Eta EKI Eskola Kirol Inklusiboaren estratgiari dagokionez, 2024-25 ikasturtean dibertsitate funtzionala duten ikasleek osatutako 175 talde izan dira, modu inklusiboan kirolean. Horietatik 113 taldek begirale laguntzaile batekin parte hartu dute. Honenbestez, desgaitasun aitortua duten 6-21 urte arteko gipuzkoarren heren batek baino gehiagok Eskola Kirolaren eremuan jarduteko aukera izan du, bere beharretara egokitutako programa aktibo eta erregularretan parte hartuta.

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2025/6/22

    real sociedad b 1

    gimnàstic de tarragona 2

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna