• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

KIROLAK Kultura eta Kirol Departamentuak hainbat jarduera sustatuko ditu Hiru Hondartzetako Krossean emakumeen parte-hartzea bultzatzeko

Osteguna, 2025.eko Abuztuak 14

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak, Emakumeok Mugimenduan programaren bitartez, jarduera sorta bat jarri du martxan Hiru Hondartzetako Korssean parte hartu nahi duten emakumeak animatu eta prestatzeko, Donostian 2025eko urriaren 12an XXXV. edizioa ospatuko duen lasterketa honetan parte har dezaten.

Kultura eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek azpimarratu du ekimen hau garrantzitsua dela: «kirola berdintasuneko, ahalduntzeko eta komunitatea eraikitzeko espazioa da. Gure helburua da Gipuzkoako emakumeek babesa eta laguntza senti dezaten pausoa eman, zapatilak jantzi eta korrika egiteko esperientziaz gozatzeko. Ez gara markaz edo kronometroez ari, osasunaz, autoestimuaz eta sororitateaz ari gara. Programa honek emakume guztiak gonbidatzen ditu adina, taila edo maila edozein dutela ere, deskubritzera korrika egitea askatasuna ere badela».

Proba enblematiko honek 10 km-ko ibilbidea du Donostiako hiru hondartzen inguruan eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. Aurten, berdintasunaren helburuan beste aurrerapauso bat egin nahi du, emakumeen % 55eko parte-hartzea lortuta.

Horretarako, Emakumeok Mugimenduan programan prestakuntza fisikoa, formazioa eta motibatzeko laguntza biltzen dituen proposamen bat diseinatu dute. Ekimen hori bideratzen zaie adin eta maila guztietako emakumeei, korrika egiten hasten direnei nahiz hobetu edo berriz kirola egiten hasi nahi dutenei, eta komunitate aktibo eta solidario bat sortzea baliatu nahi du horretarako.

Jarduera hauek aurreikusi dira:

  • 8 asteko entrenamendu programa, bi intentsitate mailarekin eta korrikalarientzat indarra eta mugikortasuna lantzeko berariazko errutinekin, azalpen bideoekin osatuta.
  • Aurrez aurreko bi entrenamendu, Apalategi Woman dendan (Gipuzkoa plaza) hasi eta amaituta, irailaren 22an eta urriaren 6an.
  • Bi hitzaldi ireki Kirol Etxean:
    • "Korrika egitea eta zoru pelbikoa" – irailaren 15a, astelehena.
    • "Indarra eta lasterketa" – irailaren 29a, astelehena.

Programa zuzendu eta ematen dute Rosa Fernández zoru pelbikoko, mugimenduko eta klimaterioko espezialistak, eta emakumeentzako ongizateko, autoestimuko eta hazkundeko esperientziak sortzen dituen Ana Araujok, Kikusu elkartearekin lankidetzan.

Hiru Hondartzetako Krossa antolatzen dute Donostiako Jakintza Atletismo Klubak eta Producción Tritón Eventos Deportivos y Culturalesek, eta espero da aurten 4.000 korrikalarik hartuko dutela parte. Irteera Satrustegi hiribidean izango da, Antiguon, eta helmuga, Irutxulo Pasealekuan, hiriko paisaiarik ederrenetakoetan barrena ibili ondoren.

Informazio gehiago eta inskripzioak: www.cross3playas.com

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2025/8/24

    málaga cf

    real sociedad de fútbol b

  • Futbola
    2025/8/24

    real sociedad de fútbol

    rcd espanyol de barcelona

  • Futbola
    2025/8/24

    sd eibar

    granada cf

  • Futbola
    2025/8/17

    real sociedad de fútbol b 1

    real zaragoza 0

  • Futbola
    2025/8/17

    málaga cf 1

    sd eibar 1

  • Futbola
    2025/8/17

    sestao river club 1

    real union club 0

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna