• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

AFEDEGI Foru Aldundiko Kirol Departamentua gaur arratsaldean Irunen bilduko da Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeko udalekin, ikastetxeekin eta klubekin, Multikirolaren egoera berria azaltzeko

Asteartea, 2026.eko Martxoak 10

  • Martxoan zehar lurraldean egiten ari den sei bisitetako bat da; horiez gain, beste zazpi bilera espezifiko ere egingo dira hainbat eragilerekin.

  • 2023an hasitako berrikuspen prozesu baten eta zenbait epairen ondorioz, aldaketak egin dira foru arauan, eta 2026-2027 ikasturtean jarriko dira abian.           

  • Goizane Álvarez diputatuak gogorarazi duenez, datorren ikasturtean "kirol hastapeneko eredu arrakastatsu honi eusteko erantzukizuna inplikatutako eragile guztiena izango da, eta konpromiso eta erantzunkidetasun horren mende dago gure adingabeek kirol anitzeko hastapena izaten jarraitzea, osasungarria eta espezializazio goiztiarretik aldendua, Batzar Nagusietako alderdi guztiek babestu zuten bezala". 


    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuko ordezkariek gaur arratsaldean jarraituko dute lurraldeko udalekin, ikastetxeekin eta kirol-klubekin egiten ari diren eskualdeko bileren errondarekin. Oraingo honetan, Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeko erakunde eta eragileak deitu dituzte Multikirola (MK) kirol anitzeko hastapen programaren agertoki berria azaltzeko. Agertoki hori jada foru aginduan jasota dagoen arren, praktikan 2026-2027 ikasturtean jarriko da indarrean.

    Multikirolak hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Gipuzkoan erreferentziazko eredu izaten eta etapa berri batean sartu da legegintzaldiaren hasieran abiatutako berrikuspen prozesu baten eta bi epai judizialen ondoren, Goizane Álvarez Kiroletako diputatuak 2023an Batzar Nagusietan egindako lehen hitzaldian azpimarratu zuen bezala.  

    Foru agindu berriak bere horretan utzi ditu Gipuzkoako ereduaren ezaugarri izan diren pedagogia, ekitate eta inklusio printzipioak, baina funtsezko elementu bat behar du programa arrakastatsua izaten jarraitzeko, Batzar Nagusietako talde guztiek babesten dutena iaz egindako hitzaldiaren ondoren: «Arrakasta eredu honi eusteko erantzukizuna guztiona izango da orain; izan ere, datorren ikasturtetik aurrera, programaren funtzionamenduak eragile guztien inplikazio erantzunkidea beharko du. Konpromiso horren mende dago adingabeek hainbat kirol hartzen dituen kirol hastapena izatea, osasungarria eta espezializazio goiztiarretik urrun dagoena", gogorarazi du Álvarezek, eta elkarlana eta konpromiso partekatua eskatu ditu Gipuzkoak arlo horretan erreferente izaten jarrai dezan.  

    Garatuz doan eredu finkatua

    Bilera-errondak dagoeneko egin du geldialdia Eibarren eta Azpeitian, eta Donostian kirol federazioekin berariazko topaketa bat ere antolatu zen. Gaur, berriz, Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetako erakunde eta eragileen txanda da; Irunen bilduko dira. Bileran, Kirol Departamentuko ordezkariek programak une honetan duen egoera eta datorren ikasturtetik aurrera sortuko diren beharrak azalduko dizkiete bertaratutakoei, araudian egindako aldaketak praktikan indarrean jarriko direnean.

    Multikirola ikuspegi argi batekin sortu zen: espezializazio goiztiarra saihestea; ikaskuntza motorrari eta garapen integralari lehentasuna ematea; ekitatea, inklusioa eta irisgarritasun ekonomikoa bermatzea; eta kirolarekiko atxikimendua sustatzea, epe luzerako bizimodu osasungarri gisa.

    2026. urtea foru arauan egindako aldaketekin hasi zen. Aldaketa horiek, oro har, hiru gairi eragiten diete: finantzaketa, programazioa eta muga geografikoa. Horrela, Aldundiak homogeneizatu egiten ditu familien kuotak: tarifa bakarra egongo da, urtean 60 eurokoa, eta doakoa izango da premia bereziak dituzten familientzat. Bestalde, multikiroleko eta kirol eskoletako programazioan egon beharko da astean, gutxienez, entrenamenduko egun bat eta asteburuan topaketa/lehiaketako egun bat (1+1), eta, gehienez ere, entrenamenduko bi egun eta astean topaketa/lehiaketako egun bat (2+1).

    Mugikortasuneko berritasunei dagokienez, benjaminek (8-9 urte) beren eskualdeko klubetan egin ahal izango dituzte entrenamenduak; topaketak, berriz, lurralde osoan egin ahal izango dira. Alebinen kasuan (10-11 urte), joko eremua Gipuzkoa osoa izango da. Nolanahi ere, salbuespenak daude kirol modalitate minoritarioen kasuan; halakoetan, topaketa/lehiaketarako eskubidea bermatuta ez badago, eremu geografikoa handitu egin ahal izango dute, betiere Aldundiari jakinarazi ondoren.

    Hala, 2026-2027 ikasturtean, lurraldeko kirol hastapenean inplikatutako eragile guztiek erantzukizun partekatua izan beharko dute. Aldundiaren kasuan, Kirol Departamentuak bere gain hartuko du programaren kostuaren % 85 (2,4 milioi euro 2026an, eta 4,2 milioi euroko kreditu konpromisoa 2027an), eta, horrela, familiek programaren kostuaren % 15 hartuko dute beren gain.  Gainera, foru administrazioak koordinazio orokorra eta programazioa mantentzeko ardura izango du, eta araudia betetzen dela eta bi kirol ibilbideen (multikirola eta kirol eskola) arteko bizikidetza orekatua bermatuko du.

    Udalen kasuan, koordinazio operatiboa eta finantzaketa hartuko dituzte beren gain; eta kirol espazioen erabilera arautuko dute, Multikirolak eta kirol eskolek elkarri trabarik egin ez diezaioten. Hori dela eta, adi egon beharko dute adingabe batek ere ez dezan aukeratu beharrik izan multikirola egin edo kirol eskolako jardueretan parte hartu, ordu berean direlako, edo ez dezatela bere taldekide batzuen hutsunerik jasan behar izan, kirol eskoletako entrenamenduekin edo topaketekin batera egokitzen direlako.

    Ikastetxeek, bestalde, zuzenean kudeatuko dute Aldundiak Multikirola programa abian jartzeko esleitzen dien dirua. Era berean, familien kuotak kudeatuko dituzte. Gainera, beharrezkoak diren kirol espazioak eskaini beharko dituzte, eta programa beren plangintza tresnetan txertatu beharko dute (Hezkuntza Proiektua, Urteko Programazio Orokorra eta Bizikidetza Proiektua). Ildo horretan, 2026ko maiatzean irekiko da Foru Aldundiaren dirulaguntza jasotzeko eskaera egiteko epea.

    Azkenik, kirol kluben kasuan, indarrean dagoen foru aginduan ezarritakoa bete beharko dute, eta modu aktiboan lagundu beharko dute erantzunkidetasunean oinarrituta.

    Hurrengo bilerak hauek izango dira: martxoaren 10ean, Irunen, Bidasoa eta Oarsoaldekoentzat; 24an, Tolosan, Tolosaldeko agenteentzat; 26an, Beasainen, Goierriko entitateentzat, eta 31n, Donostian, Donostialdekoentzat. Gainera, hilean zehar beste zazpi bilera egingo dira kirol arloko federazioekin eta eragile espezifikoekin.

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2026/3/22

    real sociedad de fútbol b 2

    tolosa cf 1

  • Futbola
    2026/3/22

    arenas club 1

    hernani cd 4

  • Areto Futbola
    2026/3/22

    jarrilleros elias vision y audición 1

    mondrate cd 3

  • Futbola
    2026/3/22

    san juan ad

    sd eibar

  • Futbola
    2026/3/22

    ca osasuna

    vasconia cd

  • Futbola
    2026/3/22

    villarreal cf 3

    real sociedad de fútbol 1

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna