Osteguna, 2026.eko Urtarrilak 22
Donostia, Data – Datorren igandean, urtarrilak 25, Urumea ibaiaren urak osasuna, kirola eta konpromiso soziala uztartzen dituen jardunaldi berezi baten agertoki bihurtuko dira. Donostiako Tenis Elkarte Errealak (RCTSS) "Dragon Boat Solidarioa" antolatu du, Katxalin (Gipuzkoako Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkartea) elkartearen alde.
Hitzordua 10:30ean hasiko da Klubeko Ibai Eskolan, Loiolako Erriberan. Puntu honetatik aurrera, jarduera ez da kirolera soilik mugatuko, herritarren artean inpaktu bisuala bilatuko baitu: ontziak ibaiaren ibilgua zeharkatuko du, hiriko hainbat puntutatik ikusgai izanez, "marea arrosaren" eta superazio pertsonalaren sinbolo gisa.
Ekimenearen garrantzia soziala dela eta, hiriko esparru politiko eta instituzionaleko hainbat agintariren asistentzia aurreikusita dago. Bertaratze honekin, kirola osasun-tresna gisa babestu nahi dute, bai eta Katxalinek lurraldean egiten duen lan eskerga aitortu ere.
Kirola baino gehiago: terapia eta taldea Helburu nagusia Dragon Boat ezagutaraztea da. Txinatar jatorria duen arraun-modalitate hau mundu mailako erreferente bihurtu da bularreko minbizitik bizirik atera diren emakumeentzat. Praktika hau, oso lagungarria baita linfedema hobetzeko (tratamendu onkologikoen ondorio ohikoa dena).
Izen-emateak eta parte-hartzea Ekitaldia irekita dago hurbildu, esperientzia probatu edo, besterik gabe, animatu eta babesa eman nahi duten herritar guztientzat. Testean modu publikoan parte hartzeko eta jardunaldiari buruzko informazio gehiago lortzeko, klubak honako esteka hau prestatu du: https://rctss.com/eu/producto/dragon-boat-test/
irun leka enea
club tenis de mesa basauri
la unica rugby taldea
gesalaga okelan gipuzkoa sortzen
crc pozuelo rugby
alon automotive hernani
gesalaga okelan gipuzkoa sortzen
uribealdea
oiartzun ke
tolosala af ke garaje tolosa
sala cadrete 2010
antiguoko ke estudio dental barrenechea