Osteguna, 2025.eko Uztailak 24
Oraingo honetan Zegama-Aizkorriko baso eta bidexkez gozatu ahal izango da baina mapa eta iparorratz baten laguntzaz. Ez da kasualitatea, Zegama-Aizkorriko goi mailako hainbat mendi korrikalari orientazioan ere aritzea, horren lekuko dira 2025. urtean, Zegama-Aizkorrin 2. postuan sailkatu diren Andreu Blanes eta Judith Wider orientatzaile ezagunak.
Datorren uztailak 26-27an, Zegamako herria eta San Adrian ingurua, urteko Euskal Herriko orientazio probarik garrantzitsuenaren lekuko izango da. GOT (Gipuzkoako Orientazio Taldea)-ek Zegamako udala eta Goierri Turismoren laguntzarekin ipar ligarak baliogarria izango den asteburuko orientazio proba antolatuko du, bertan izango direlarik, Katalunia, Asturias, Gaztela, katalunia edo Frantziako orientazio kirolaririk abilenak.
Goi mailako orientazio proba izango da, Aizkorriko basoetan uztailak 26 eta 27an antolatuko den orientazio proba. Aratz eta Urbia arteko basoetako orientazio mapa estreinatuko da. Estatuko txapeldunak eta berriki Europako Txapelketan izan diren gazteak ere bertan izango dira proba bikoitza izango duen asteburuko orientazio saioan.
Guztira 2 proba antolatuko dira. Lehena, uztailak 26an izango da, distantzia ertaineko proba batekin, Aratz inguruan izango dute erronka parte hatzaileek eta mapa zein terrenoak, oso proba teknikoa eskeiniko diete parte hartzaileei. Igande goizean berriz, San Adrian eta Urbia arteko basoetan izango da distantzia luzeko proba. Amaitutakoan, asteburuko emaitzen batura kontutan izanda sari banaketa egingo da Aldaolako lehiaketa gunean.
Orientazio kirola, maila eta gaitasun fisiko guztietako parte hartzaileentzako kirola da. Aizkorrin, 10 urteko neska mutilentzako ibilbideetatik hasi eta 65 urte baino gehiago dituztenentzako ibilbideak izango dira, 2 kilometroko ibilbide xamurrak edo 6 kilometroko orientazio proba teknikoak. Eliteko orientazio kirolariekin batera, familia eta lagunek ere parte hartu ahal izango dute proba hauetan. Eta aukera paregabea izango da, mapa eta iparorratzarekin mendian norberaren orientazio gaitasunak ikusi eta ikasteko. Oinez, korrika, lagun artean edo lehiatzen, orientazio kirolaz gozatu ahal izango da beraz datorren uztailak 26 eta 27an.
Informazio gehiago Gipuzkoako Orientazio Taldearen webgunean.
sd eibar
granada cf
málaga cf
real sociedad de fútbol b
real sociedad de fútbol
rcd espanyol de barcelona
sestao river club 1
real union club 0
valencia cf 1
real sociedad de fútbol 1
real sociedad de fútbol b 1
real zaragoza 0