• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Txirrindularitza 2025eko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da

Asteartea, 2025.eko Uztailak 29

Gaur, uztailaren 29an, Donostiako udaletxean, 2025eko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da. Bertaratutakoen artean, honako hauexek nabarmendu dira: Eneko Goia, Donostiako alkatea; Iñaki Gabarain, Donostiako Kiroletako zinegotzia; Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatua; Izaskun Vazquez, FCCko zerbitzuburua zein LAPeko goi-mailako teknikaria; eta Javier Riaño, OCETAko presidentea.  

Ekitaldian bertan, ibilbide ofizialak zein diren eta iazkoaren aldean zer aldaketa egin diren gogoratu da. Javier Riañok, OCETAko presidenteak, bertaratutakoekin partekatu du edizio honen inguruan egiten duen balorazioa. “Donostiako Klasikoak 44 edizio bete ditu, World Tour egutegian dago sartuta eta urteko klasiko handienetakoa omen da”. Horrez gain, bere esanetan, “aurten, Murgiletik igoko gara berriro, eta Donostiako Bulebarrean amaituko dugu”.   

Donostiako Klasikoa Gipuzkoak berdintasunezko kirolarekin daukan konpromisoaren erakusgarri da, emakumeak eta gizonak baldintza berberetan lehiatzen direlako bertan: ibilbide berbera, agerikotasun berbera eta sari berberak. Kirola bera kohesiorako, berdintasunerako eta aurrerapen kolektiborako tresna gisa ulertzeko modua da. Gipuzkoak ezin gustukoagoa du txirrindularitza, eta berdintasunaren alde egiten du bertan”, azpimarratu du Kulturako eta Kiroletako diputatua den Goizane Álvarezek. 

Aurten ere, tarteko esprinten enpresa babeslea UTE EASO GARBIA izango da (FCC Medio Ambientek eta Zerbitzu Elkarteak osatzen dute), eta beretzat oso pozgarria da Klasikoan parte hartzea. 

“Zuzenean edo komunikabideen bitartez, gure lurralde paregabearen aniztasuna antzeman ahal izango dugu. Izan ere, maitasun handiz zaintzen dugu, bertako bideak, hondartzak zein portuak garbitzen ditugunean eta hiri-hondakin solidoak gaika biltzen ditugunean. UTE EASO GARBIAN, bihotz-bihotzez nahi dugu emozioz betetako egun ahaztezina izatea denontzat”.  

Ibon Barberíak, Echemar Garraioak enpresako Komunikazioko zuzendariak, bere agerraldian adierazi duenez, “Echemarrek harrotasun handiz jakinarazi nahi du hirugarren urtez jarraian laguntza logistikoa emango dugula geure lurraldeko txirrindularitza-proba esanguratsuenean. Lankidetza horrek kirolarekin zein mugikortasun jasangarriarekin daukagun konpromisoa indartzen du, baita Gipuzkoaren nazioarteko proiekzioarekin duguna ere, lehen mailako ekitaldien antolakuntzan erreferentea izan dadin. 

Berriro ere, gure lana funtsezkoa izango da, den-dena ezin hobeto joan dadin: materialen eta seinaleen garraioa eta zamalanetarako ordutegi zehatzak, besteak beste. Gure lurraldearen inguruko erantzukizuna dugu, eta profesionaltasunez eta zaleekin nahiz herri historikoarekin lotutako grinaz lan egiten dugu”. 

Bere agerraldiaren amaieran, eskerrak eman dizkie “Donostiako Klasikoko antolatzaileei, berriro ere gugan jarritako konfiantzagatik. Pedalei eragiten jarraituko dugu elkarrekin, etorkizunari begira eta geure lurra bihotzean daramagula.” 

Aurkezpen-ekitaldiaren amaieran, Joseba Urkiolak lasterketaren jarraipena nola egin ahal izango den azaldu du: “emanaldia 14:30ean hasiko da ETB1en eta zuzenean. Horretarako, unitate mugikor berria erabiliko da, UHDn ikusi ahal izango da HBBTVren bidez eta bereizmena 4K-koa izango da. Goi-teknologiari esker, goi-mailako ikuskizunaz gozatu ahal izango da EITBn. Probako berriemaileak Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Alfontso Arroio izango dira. Lasterketaren jarraipena Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta etib.eus webgunean ere egin ahal izango da xehetasun osoz.” 

Izena eman dutenen behin-behineko zerrendan, txirrindularitza handiak daude; esate baterako, Remco Evenepoel eta Mikel Landa (Soudal Quick-Step), Julian Alaphilippe (Tudor Pro Cycling Team), Juan Ayuso eta Isaac del Toro (UAE Team Emirates), Neilson Powless eta Jefferson Cepeda (EF Education – EasyPost), Giulio Ciccone eta Tao Geoghegan Hart (Lidl – Trek), Aleksandr Vlasov (Red Bull – Bora – Hansgrohe), Pello Bilbao (Bahrain Victorious) eta Ion Izagirre eta Alex Aranburu (Cofidis). 

Txirrindularitzaren jaia  

Abuztuaren 1ean, ostirala, taldeak Donostiako udaletxearen aurreko terrazan aurkezten direnean eta, abuztuaren 2an, lasterketa egiten denean, Donostian eta Gipuzkoan txirrindularitzaren jai handia egingo delakoan daude Klasikoko antolatzaileak. 

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2025/8/24

    sd eibar

    granada cf

  • Futbola
    2025/8/24

    málaga cf

    real sociedad de fútbol b

  • Futbola
    2025/8/24

    real sociedad de fútbol

    rcd espanyol de barcelona

  • Futbola
    2025/8/17

    sestao river club 1

    real union club 0

  • Futbola
    2025/8/17

    valencia cf 1

    real sociedad de fútbol 1

  • Futbola
    2025/8/17

    real sociedad de fútbol b 1

    real zaragoza 0

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna