Astelehena, 2025.eko Uztailak 21
Txantxiku Arkulariak klubak, Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin, lehiaketa hau antolatzen du. Eguna: Irailak 7 (igandea) Lekua: Zozopase inguruan (Arantzazu, ikus Gehigarria) Lehiaketa: 24 jaurtiketa guneko ibilbidea Mailak: Longbow, Tradizionala, Biluzia eta Konposatua. Kategoriak: Gizonezko eta Emakumezkoak. Senior eta ikasleak (U15)
Ordutegia: 09:00 Beroketa eta materiala berrikusi 09:30 Arku konposatua hasiko da 10:00 Lehiaketaren hasiera Hamaiketakoa eta sari banaketa
OHAR GARRANTZITSUA: Arkulari batek ezingo du bere arkuaren soka nahi bezala estutu, baldin eta, epaileen ustez, askatzeko eta gezia segurtasun eremutik kanpora bidaltzeko arriskua badago. Hala ere, arkulariak soka bere erara estutzen jarraitzen badu, epaileek, segurtasuna bermatze aldera, jaurtitzeari uzteko eta zelaitik alde egiteko esango diote.
Izen ematea: Lehiaketa honetan arkulari guztiek parte hartu ahal izango dute, jatorria edozein dela ere, kontuan izanik maila bakoitzeko lehen hiru arkulari gipuzkoarrek osatuko dutela Gipuzkoako Txapelketaren podiuma.
Zenbatekoa: 20 euro Sub 15: 10 euro Izena emateko epea irailaren 4ean, 12:00etan amaituko da eta Gipuzkoako Federazioaren webguneko “Izen-ematea” atalean dagoen orria bete beharko da. https://kirolak.gipuzkoa.eus/es/sport-contents.asp?deporte=tiroconarco&cd=1&c_id=2
Ordainketa Gipuzkoako Federazioaren kontuan egin beharko da: KUTXABANK: ES27 2095 5009 7610 6147 4374 Txapelketaren inguruko zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: Zalantzak argitzeko telefono-zenbakia: 670654359 (Gorka Bikuña) 688633148 (Pedro Sanz)
TXAPELKETARI BURUZKO INFORMAZIOA Ordutegia aldatu beharko balitz, antolatzaileek hala egiteko eskubidea dute.
OHARRAK: Ezinbestekoa izango da federazioaren lizentzia aurkeztea, epaileek hala eskatzen badute. Jaurtitzaile kopurua gehiegizkoa balitz, izen-ematearen hurrenkera hartuko da kontuan (Gehienezko edukiera 96).
Ahal den heinean kotxeak partekatzea gomendatzen da, Aizkorri-Aratz parke naturalaren barruan ospatuko baita saria.
OHAR GARRANTZITSUA: Datuak babesteko araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu ematen dituzun datu pertsonalak Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak tratatuko dituztela, tratamenduaren arduradun gisa, lehiaketan parte har dezazun antolatzeko eta agintzeko. Datuak behar diren hirugarrenei laga ahal izango zaizkie, federazio-lizentziaren helburuen arabera. Ez da egiten datuen nazioarteko transferentziarik. Gainera, jakinarazten dizugu lehiaketa ofizialetako kirol-emaitzak argitaratu eta zabaldu ahal izango direla, guk daukagun interes publikoko eginkizunean oinarrituta, bai Federazioaren hedabideetan, bai egokiak direla iritzitako beste hirugarren batzuetan Pribatutasun-politika osoa kontsultatu ahal izango dute posta elektronikoz eskatuta, eta araudian aitortutako eskubideak baliatu ahal izango dituzte, hala nola tratamendua atzitu, zuzendu, ezabatu edo haren aurka egitea. Horretarako, idatzi helbide elektroniko honetara: tiroconarco@euskalkirola.eus. Azkenik, zure berariazko onespenarekin, zure irudia eta kirol- emaitzak gure webgunean, sare sozialetan eta beste hedabide batzuetan nahiz prentsan argitaratu eta zabaldu ahal izango ditugu. Norberaren irudirako eskubidea aplikatuz (Konstituzioaren 18 eta maiatzaren 5eko 1/1982 Legeak (Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideari buruzkoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) arautzen dute baimen hori berariaz eskatuko zaio inskripzio- formularioan.
|
málaga cf
real sociedad de fútbol b
real sociedad de fútbol
rcd espanyol de barcelona
sd eibar
granada cf
real sociedad de fútbol b 1
real zaragoza 0
málaga cf 1
sd eibar 1
sestao river club 1
real union club 0