Asteazkena, 2026.eko Maiatzak 6
|
EUSKADIKO INDOOR 3DKO IV. TXAPELKETA DONOSTIAKO INDOOR EDKO II. SARIA GIPUZKOAKO INDOOR 3DKO II. TXAPELKETA
Diarco klubak antolatu du tiraketa hau Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin. EGUNA: 2026ko maiatzak 30 LEKUA: Donostiako Antonio Elorza Belodromoa KATEGORIAK: Seniorrak. Kategoria bakarra, hasi beteranoetatik eta Junioraino. Gizonezkoak eta emakumezkoak. LEHIAKETA: 24 diana bolumetriko MAILAK: Long Bow, Tradizionala, Biluzia eta Konposatua
ORDUTEGIA: 10:30 Instalazioen irekiera. 11:00 Beroketa eta materialaren berrikustea. 11:25 Lehiaketaren hasiera. Diarko Klubak eskainitako bazkaria. 14:30 Donostia Saria kanporaketak.
Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketa: Kategoria bakoitzeko podiuma sailkapen tiradaren ondoren (48 gezi) euskal/gipuzkoar lehenengo 3 arkularekin egingo da.
Kategoria batean gutxienez 4 arkularik parte hartu beharko dute, kategoria horretan Euskadiko edo Gipuzkoako Txapelketak egon daitezen.
Donostia Saria: Maila bakoitzeko kanporaketen ondoren emango da. Mozketa 8. edo 4. plazan egingo da, parte-hartzearen arabera. Kategoria batean 4 parte-hartzailera iristen ez badira, erabateko lehiaketa egingo da maila horretan, gizonak eta emakumeak barne.
Lehiaketaren araudia RFETAk Espainiako Indoor Zirkuituan erabiltzen duena izango da.
IZENA EMATEA: Euskadiko Indoor 3D IV. Txapelketa + II. Donostia Indoor 3D Saria + II Gipuzkoako Indoor 3D Txapelketa: 25€ Euskadiko Indoor 3D IV Txapelketa: 15€
Izen-emateak bi epe ditu: lehenengoa Euskadiko Federazioaren lizentzia duten kirolarientzat izango da, maiatzaren 16an, larunbata, 19:00etan amaituko da eta bigarren epe bat egun horretatik aurrera, interesa duten kirolari guztientzat.
Izena emateko epea maiatzaren 25ko 19:00ak arte egongo da zabalik, eta Gipuzkoako Federazioaren web orrialdeko izen-emate atalean egingo da, helbide honetan:
http://www.kirolak.net/es/index.asp?deporte=tiroconarco&cd=1
Kutxan kontuan egin daiteke diru sarrera:
KUTXABANK: ES27 2095 5009 7610 6147 4374
Geienezko edukiera: 96 arkulari
Informazioa eta emaitzak:
http://www.ianseo.net/Details.php?toid=28032
OHARRAK: Txapelketaren inguruko zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara:
Epaileek eskatuz gero, indarrean dagoen lizentzia erakutsi beharko da parte hartu ahal izateko Antolakuntzak ahalmena izango du ordutegia aldatzeko, beharrezkoa baldin bada. OHAR GARRANTZITSUA: Datuak babesteko araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu ematen dituzun datu pertsonalak Gipuzkoako Arku Tiro Federazioa tratatuko dituztela, tratamenduaren arduradun gisa, lehiaketan parte har dezazun antolatzeko eta agintzeko. Datuak behar diren hirugarrenei laga ahal izango zaizkie, federazio-lizentziaren helburuen arabera. Ez da egiten datuen nazioarteko transferentziarik. Gainera, jakinarazten dizugu lehiaketa ofizialetako kirol-emaitzak argitaratu eta zabaldu ahal izango direla, guk daukagun interes publikoko eginkizunean oinarrituta, bai Federazioaren hedabideetan, bai egokiak direla iritzitako beste hirugarren batzuetan Pribatutasun-politika osoa kontsultatu ahal izango dute posta elektronikoz eskatuta, eta araudian aitortutako eskubideak baliatu ahal izango dituzte, hala nola tratamendua atzitu, zuzendu, ezabatu edo haren aurka egitea. Horretarako, idatzi helbide elektroniko honetara: tiroconarco@euskalkirola.eus. Azkenik, zure berariazko onespenarekin, zure irudia eta kirol-emaitzak gure webgunean, sare sozialetan eta beste hedabide batzuetan nahiz prentsan argitaratu eta zabaldu ahal izango ditugu. Norberaren irudirako eskubidea aplikatuz (Konstituzioaren 18 eta maiatzaren 5eko 1/1982 Legeak (Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideari buruzkoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) arautzen dute baimen hori berariaz eskatuko zaio inskripzio-formularioan |
cd mirandés 0
sd eibar 1
sd eibar c 3
pasaia ke 0
leioa sd 2
lagun onak cd 3
zarautz ke 0
derio cd 1
real sociedad de fútbol b 0
indautxu sd 1
gran camping zarautz zke 28
bm logroño la rioja 24