• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Euskal Pilota Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere, prest

Asteazkena, 2021.eko Irailak 1

Euskal Herriko 6 taldek eman du izena seigarren edizioan, eta horien artean da Gipuzkoa ere; asteburuan (2021-09-05) ekingo diote lehiari, eta urriaren 3ko jardunaldian jokatuko dute finala


2021-22ko Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere prest da. Euskal Herriko 6 taldek eman du izena Euskadiko Euskal Pilota Federazioak (EEPF) antolatutako seigarren edizio honetan, eta horien artean da Gipuzkoa ere. Asteburuan (2021-09-05) ekingo diote lehiari.


Bi multzotan banatuta ariko dira:


A MULTZOA

Bizkaia 1
Iparralde 2-Senpere (Lapurdi)
Iparralde 3-Eskulari (Lapurdi)


B MULTZOA

Bizkaia 2
Iparralde 1-Senpere (Lapurdi)
Gipuzkoa


Ligaxka jokatuko dute aurrena multzo bakoitzean, irailaren 5etik 19ra bitarteko asteburuetan.

Ondoren, ligaxkan multzo bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako taldeek finalerdiak jokatuko dituzte, partida bakarrera (A1 vs B2 eta B1 vs A2), irailaren 26ko jardunaldian (eguraldiaren eta osasun egoeraren arabera beti ere, hau da, txapelketa aurreikusita bezala baldin badoa).

Finala, azkenik, urriaren 3ko asteburuan jokatzea espero da.


Lehendabiziko jardunaldian atseden du Gipuzkoak. Bigarrengoan Iparralde 1-Senpere taldearen aurka jokatuko du, Lapurdin. Eta hirugarrengoan Bizkaia 2 hartuko du, etxean.


Pilotari hauek ordezkatuko dute selekzioa aurten:


Julen Chiapuso Nosellas
Iñaki Esnal Aizpurua
Julen Iribar Arruti
Iban Jauregi Erkizia
Iñigo Ugalde Muguruza
Jon Urbieta Otaegi
Andoni Zabala Lekuona


Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.


Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna