Asteazkena, 2022.eko Abuztuak 31
Euskal Herriko 9 klubek eman du izena 59. edizio honetan, tartean Gipuzkoako 2: Txost eta Zubieta; eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa, urriaren 9ko jardunaldian izango da ikusgai finala, Zubietan Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da, asteburuan (2021-09-04), lehiaketa ofizialen 2022-23 denboraldia. 59. edizioak arreta piztu du, antza, eta Euskal Herriko 9 klubek eman du izena. Horietako bi izango dira Gipuzkoakoak: Oiartzungo Txost eta Zubietako Zubieta.
Hiru multzotan lehiatuko dira parte-hartzaileak: A MULTZOA Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) Senpere (Senpere, Lapurdi) Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea) B MULTZOA Endaiarrak (Hendaia, Lapurdi) Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa) C MULTZOA Noizbait (Hazparne, Lapurdi) Txost (Oiartzun, Gipuzkoa) Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 4ko jardunaldian hasi eta irailaren 25ekora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. Multzo bakoitzean lehen postuan sailkatutako taldeek eta bigarren sailkaturik onenak jokatuko dituzte finalerdiak, honela: A1 vs 2. sailkaturik onena, eta B1 vs C1. Eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa, urriaren 2ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak. Irabazleek, hala, urriaren 9ko jardunaldian jokatuko lukete finala, Zubietako plazan.real union club 3
sd amorebieta 3
super amara bera bera 32
caja rural aula valladolid 25
inveready gipuzkoa 82
palmer basket mallorca palma 65
cmo valves lauburu ibarra 7
sala cadrete 2010 3
hernani cd 0
barakaldo cf 0
ereintza aguaplast 28
club balonmano romo broker kirol 29