Ostirala, 2024.eko Azaroak 15
Gipuzkoako puntista gaztetxoenek ere prest dute beraientzako txapelketa berezia: zesta-puntako Udazken Saria. Asteburu honetan hasiko da.
Benjamin, alebin eta infantil kategorietako 100 bat puntistek hartuko dute parte lehia honetan.
Ezaugarri bereziak ditu, gainera. Besteak beste, izena klubaren bidez eman badute ere, norbera ordezkatuz ariko dira pilotariak. Era berean, bikoteka jokatuko dute, baina bikoteak aldatzen joango dira jardunaldi bakoitzean; bikote horiek zozketaz erabakiko dira unean bertan. Izan ere, klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera eman; maila orekatzen laguntzen du horrek, eta lehia bereziagoa sortzen. Benjaminen eta alebinen kasuan, ez da posturik izango, hau da, denek jokatuko dute bai aurrean bai atzean; infantiletan, berriz, izen-ematean aukeratutako postuak mantenduko dira. Eta puntuazioari dagokionez, pilotari bakoitzari egokituko zaio, eta ez bikoteari, eta horren arabera joango da osatzen sailkapena. Kinielak jokatuko dituzte, 12 puntutara.
Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku), Gazteleku (Andoain), Hondarribia eta Zumaia klubetako puntistek eman dute izena aurtengo txapelketan. Benjamin kategoriako 39 pilotari, alebin kategoriako 31 eta infantil kategoriako 29, hain zuzen ere.
Abenduaren 15eko asteburura bitarte, ligaxka jokatuko dute puntista guztiek. Jardunaldi bakoitza egoitza desberdin batean jokatuko dute. Hauexek dira aurreikusitakoak:
Benjaminak
Alebinak
Infantilak
Hortxe bukatuko dira saioak benjaminentzat. Eta alebin eta infantilek azken fasea jokatuko dute: abenduaren 22ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak (4 kiniela; egoitza erabakitzeko dago), eta abenduaren 29ko asteburuan jokatuko dituzte finalak, Tolosan (partidak izango dira).
valencia b.c.
idk euskotren
ad rimas 8
atlético san sebastián 2
biele isb 90
lobe huesca la magia 76
construcciones gonzálo crespo pas- piélagos 70
ulacia zke 80
valvanera cd 0
antiguoko ke 1
real sociedad b 3
santutxu fc b 2