Asteazkena, 2025.eko Uztailak 30
Gaur eguerdiko 12etan, Hiriko udaletxean, datorren asteburuan Hondarribian jokatuko diren HIRU BANDERAK eta larunbat eta iganderako antolatutako
ARRAUN FESTAK ekitaldiak aurkeztu dira.
Igor Enparan Hondarribiko alkatea, Jon Vila Gipuzkoako Mapfre enpresako zuzendari komertziala, Amaia Ausan Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako
idazkaria eta Joxemi Elduayen elkarteko presidentea bertan zirela, aurkezpen- ekitaldia egin da.
Ordena kronologikoan, Hondarribian jokatuko diren hiru estropadak honako hauek dira:
Larunbata 2:
17.25: “XVII. TXINGUDIKO BANDERA – BALFEGO SARI NAGUSIA (Euskotren Liga),
18.21: “HONDARRIBIKO XXXVIII BANDERA – MAPFRE SARI NAGUSIA” (Eusko Label Liga).
Igandea 3:
11.00: HONDARRIBIKO ARRANTZALEEN KOFRADIAKO XIX. BANDERA. (KAE1 Liga).
Hondarribiko presidenteak estropadaren alderdi teknikoenak azaldu ditu lehenik eta behin, eta, batez ere, hiru estropada hauek abuztuan antolatzeak hiriarentzat suposatzen duen esfortzu handia azpimarratu du, Hondarribia jendez gainezka dagoenean.
Jarraian, eskerrak eman dizkie estropada hauek antolatzea posible egiten duten bolondres guztiei eta, bereziki, Hondarribiko Udalari, Arrantzaleen Kofradiari eta Seguros MAPFRE eta Grupo BALFEGO babesleei.
Amaitzeko, dei egin du zaleak arraunlariak animatzera eta Hondarribia berdez apaintzera joan daitezen, parte hartzen duten gainerako klubetako zaleei harrera egiteko.
Hondarribia prest dago asteburuan arraunlari guztiei eta arraunzale guztiei harrera egiteko. Ildo horretan, Hondarribiko Udalaren, Arraun Elkartearen eta hainbat empresa, kirol elkarte eta herri-elkarteren lankidetzari esker, jarduera- programa zabala antolatu da "arraun FESTAK" ekitaldien barruan.
sd eibar
granada cf
málaga cf
real sociedad de fútbol b
real sociedad de fútbol
rcd espanyol de barcelona
sestao river club 1
real union club 0
valencia cf 1
real sociedad de fútbol 1
real sociedad de fútbol b 1
real zaragoza 0