• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Arrauna Zarautz, oso esperotako jardunaldi bikoitza

Asteazkena, 2025.eko Abuztuak 13

Gaur goizean aurkeztu dira asteburuan jokoan egongo diren Zarauzko Ikurrinak. Aurkezpen ekitaldia Ur Bare Hotelaren parean egin da, estropada eremutik gertu, eta bertan izan dira Nagore Arruti, Zarauzko Arraun Elkarteko presidentea; Inaxio Illarramendi, Zarauzko Kirol zinegotzia; Xabier Txurruka, Zarauzko Alkatea eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea. Xabier Txurruka alkateak, berdintasunaren aldeko apustua azpimarratu du: "Zarauzko Udalak
berdintasuna bultzatzen du gizartearen esparru guztietan, baita kirolean ere, eta urteak dira Zarauzko Ikurrinen estropaden sarietan berdintasuna mantentzen duela. Estropada, gainera, Aste Nagusiaren erdi-erdian jokatuko da, eta, beraz, estropadetako giroaz gozatzera hurbiltzen diren zarauztar zein bisitariak, jai egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute, gustu guztietarako jarduerekin".
Borja Rodrigorentzat, Zarauzko Ikurrina garrantzia handiko kirol ekitaldia da arraun munduarentzat: "Zarauzko jardunaldi bikoitza gorriz markatuta dago gure egutegian. Denboraldiko une erabakigarrienean iristen gara hona, eta Euskotren Liga eta Eusko Label Liga azken txanpari aurre egiten hasi dira dagoeneko. Arraunaren munduan hitzordu historikoa da, eta, udaran udalerriak izaten duen gorakadarekin batera, oso interesgarria da. Gainera, Zarauzko Udalak emakumezkoen eta gizonezkoen lehia parekatzeko egiten duen ahalegina eskertu nahi dugu".
Larunbatean 17:25ean hasiko da XVII. Zarauzko Ikurriñaren lehen jardunaldia, Euskotren Ligako estropadarekin. Emakumezkoen lehiako bi txandak amaituta, gizonezkoen txanda izango da eta 18:21etan ekingo dio Eusko Label Ligako lehen txandak. Igandean, berriz, bigarren jardunaldiari hasiera emango zaio 11:25ean Euskotren Ligako estropadari. Behin emakumezkoen txapelketa itxita, gizonezkoek 12:21ean XLVIII. Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldiari ekingo diote.


Zaleen Gunea

Estropadetako Zaleen Gunea Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan kokatuko da aurten ere. Zarauzko Ikurriñaren jardunaldi bikoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren zaleek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute. Larunbatean zein igandean, Eusko Label produktuak dastatu ahal izango dira, eta Eusko Label Ligako edo Euskotren Ligako txapeldunek irabaziko dituzten garaikurrekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da. Pantaila erraldoia ere jarriko da, Zarauzko Ikurriñaren xehetasunik ez galtzeko.

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2025/8/24

    málaga cf

    real sociedad de fútbol b

  • Futbola
    2025/8/24

    real sociedad de fútbol

    rcd espanyol de barcelona

  • Futbola
    2025/8/24

    sd eibar

    granada cf

  • Futbola
    2025/8/17

    real sociedad de fútbol b 1

    real zaragoza 0

  • Futbola
    2025/8/17

    málaga cf 1

    sd eibar 1

  • Futbola
    2025/8/17

    sestao river club 1

    real union club 0

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna