Ostirala, 2025.eko Urriak 10
Hondarribiko Sutan Erretegian egin zen patroi onenen sari-banaketa denboraldia amaitu berritan. Miren Garmendiak (Hondarribia Bertako Igogailuak) eta Ioseba Amunarrizek (Orsa Hondarribia) jaso zituzten EITB Patroi Onenaren eta CaixaBank Patroi Onenaren sariak, hurrenez hurren. Garaikurraz gain, kirolari bakoitzak 3.000 euroko saria ere jaso zuen. Amunarrizek laugarren aldiz irabazi du CaixaBank Patroi Onenaren Saria, eta garaikurraren sailkapen historikoaren buruan dago, Asier Zurinagarekin zuen berdinketa hautsi baitu.
Garmendiak ere badaki zer den EITBko Patroi Onenaren saria irabaztea, 2021ean eskuratu baitzuen lehen aldiz, eta Nere Pérezekin batera, bigarren jarri da sailkapen historikoan.
Ioseba Amunarrizek, CaixaBankeko Euskadiko Zuzendari Komertziala den Angel Garabietaren eskutik jaso ditu garaikurra eta txekea. Miren Garmendiari, berriz, Amane Ibañezek, EITB Mediako Kiroletako Zuzendariordeak, eman dizkio sariak.
Sariak banatu eta gero, bertaratu direnek, Sutan jatetxeko platertxoak dastatu ahal izan dituzte.
CaixaBank Patroi Onenaren palmaresa
4 – Ioseba Amunarriz (2009, 2012, 2017 eta 2025).
3 – Asier Zurinaga (2011, 2013 eta 2020).
2 – Endika Pérez (2015 eta 2016), Arkaitz Diaz (2019 eta 2021), Ander Etxegoien (2018 eta 2022)
eta Gorka Aranberri (2023 eta 2024).
1 – Irakoitz Etxeberria (2008), Aitor Carrillo (2010), Vicente Carpintero (2014) eta Unai Oliden
(2016).
EITB Patroi Onenaren palmaresa
3 – Nadeth Agirre (2019, 2020 eta 2022).
2 – Nerea Pérez (2023 eta 2024) eta Miren Garmendia (2021 eta 2025).
real sociedad de fútbol b
sd huesca
oiartzun ke 3
afantxo pesc. ferreres 6
tolosa c.f. eskubaloia 37
egia teila fabrika 31
grafometal sporting la rioja 21
super amara bera bera 22
labarra-nikol pulpo ek 24
amenabar zarautz zke 31
iruki take 77
construcciones gonzalo crespo pas piélagos 79