• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Euskal Pilota Errebote Jaialdi ikusgarria, igande goizean, Donostiako Alderdi Ederren

Asteazkena, 2025.eko Ekainak 4

Behar Zana, Txost eta Zubieta klubetako pilotariek, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek, Igeldoko trikitilariek, Otero Pilotagileak eta Sarako Eskutik Kooperatibak hartuko dute parte GEPFren mendeurreneko ospakizun honetan.


Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) mendeurrenaren ospakizunak ez du etenik, eta asteburuan bi hitzordu ekarriko ditu: Erraminta Eguna batetik, eta Errebote Jaialdia bestetik. Igande goizean, 11:00etan, izango da Errebote Jaialdia, Donostiako Alderdi Ederren, eta gaur eman dugu xehetasunen berri jendaurrean.

"Errebotearentzat egun historikoa izatea nahi dugu", GEPFren Zuzendaritza kide eta Txost klubeko ordezkari Andoni Zabalak ondo adierazi bezala.

Bi pareta erraldoi altxatuko dira Kontxa hondartzaruntz eta Hernani kaleruntz, eta 70 metro luze eta 12 metro zabal izango duen Errebote Plaza eraikiko da Alderdi Ederren.

Behar Zana (Amasa-Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta klubetako pilotariek hartuko dute parte jaialdian. Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek eta Igeldoko trikitilariek girotuko dute erakustaldia. Eta Anoetako Otero Pilotagileak eta Sarako Eskutik Kooperatibak euren postuak jarriko dituzte eta pilotak eta xisterak nola egiten dituzten erakutsiko dute.

"10:00etan elkartuko gara denak Bulebarrean, eta kalejiran joango gara guztiak Alderdi Ederrera. Beroketak egin eta bertsolarien agurrarekin emango diogu hasiera jaialdiari, 11:00ak aldera", adierazi du Zabalak. 13 jokotara izango da aurrez aurrekoa, "nahiz eta geldiune batzuk izango dituen, jai giroan".

"Igandeko festa handia" goraipatu du Iñaki Gabarain Donostiako Kirol eta Bizitza Osasungarrirako zinegotziak: "Kirol arlotik haratago, kulturatik eta ondaretik gerturatu nahi dugu. Erakustaldi berezi honek erreboteak Donostiarako duen balioa gogorarazten digu, oraindik ere Zubietan gordetzen baita gure hiriko kirol eta kultur ondarea den frontoi bat". Donostiako Pilota Planari ere erreferentzia egin dio Gabarainek, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin duen elkarlanari; "mendeurreneko ospakizunetan ere hortxe egon nahi izan dugu".

Beñat Karrerak, Behar Zanako ordezkariak eta igandean parte hartuko duen pilotarietako batek, lehenari eta orainari egin dio lekua aurkezpenean, joko zuzeneko modalitate zaharrenetarikoari begira: "Errebotea disziplina minoritarioa da gaur egun, baina garai batean oso hedatua egon zen Donostian, eta hiru frontoi bazeuden". 1870. urtean Atotxako errebote plaza eraiki zen. Ondoren, Teodoro Hernandorena ezaguna Maitea izeneko errebote plaza bultzatzen saiatu zen, gero Atotxan ere eraiki zena. Eta hiriko azken errebote plaza Munduko Pilota Txapelketarako eraiki zen, Anoetan, 1952aren bueltan, egungo Atano III.a pilotalekuaren ondoan, Gaska inguruan.

Karrerak azaldu du gaur egun hiru talde daudela Gipuzkoan errebotearen alde lanean: Txost, Zubieta eta Behar Zana. "Folklore soila izateari utzi eta kirol bezala serio hartua izan dadin lanean jarraituko dugu. Euskal Herrian sortua, errotua eta garatua da, eta euskararekin zuzenean lotuta. Eta ondare inmaterial bihurtu dadin segituko dugu lanean".

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2025/6/22

    real sociedad b 1

    gimnàstic de tarragona 2

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna