Osteguna, 2025.eko Urriak 30
[EGUNERAKETA]
Eguraldia lagun, Luzean eta Zubieta 2 taldeek datorren igandean, azaroak 2, jokatuko dute 62. Enrique Abril Txapelketako finala, 10:30ean hasita, Zubietan.
Azaroak 2, igandea, 10:30, Zubieta-plaza
LUZEAN vs ZUBIETA 2
Aurten ere izango da Gipuzkoako ordezkaritzarik Enrique Abril Errebote Txapelketako finalean, Zubieta 2k Kanboarrak taldearen kontrako finalerdia irabazi baitu (13-11). Luzean (Donibane Lohizune) taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak, hark beste finalerdian Baigorriko Zaharrer Segi taldeari irabazi dio eta (13-4). Eguraldia lagun bada, igande goizean jokatuko dute 62. edizioaren finala, Zubietan:
Urriak 26, igandea, 10:30, Zubieta-plaza
LUZEAN vs ZUBIETA 2
Txapelketa honetan Zubietak jokatuko duen 8. finala izango da hauxe. Bi txapel dituzte zubietarrek, 2018-19 eta 2019-20 denboraldietan lortutakoak; eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan dira: 2010-11, 2013-14, 2015-16, 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan.
Luzean taldeak, berriz, 32 final jokatu ditu Enrique Abril Errebote Txapelketan (hauxe 33.a izango da). 21 aldiz jantzi dute txapela donibandarrek, azken lau edizioetan, besteak beste: 1963-64 (lehen edizioan), 1964-65, 1965-66, 1966-67, 1967-68, 1975-76, 1976-77, 1977-78, 1978-79, 2005-06, 2008-09, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2021-22, 2022-23, 2023-24 eta 2024-25 denboraldietan, hain justu. Eta beste 11 aldiz izan dira txapeldunorde, denboraldi hauetan: 1968-69, 1972-73, 1973-74, 1982-83, 1989-90, 1993-94, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2011-12 eta 2018-19.
Bi taldeek 5 final jokatu dituzte elkarren aurka txapelketa honetan, 2013-14, 2015-16, 2016-17, 2017-18 eta 2018-19 denboraldietakoak, hain justu: lehendabiziko lauretan Luzean taldeak irabazi zuen, eta azkena Zubietak.
Palmares orokorrari dagokionean, Luzean da sailkapen buru, 21 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (8 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbait, 4rekin (biak 9 aldiz azpitxapeldun); Zubieta eta Endaiarrak, 2rekin (hurrenez hurren, 5 aldiz eta behin txapeldunorde); eta Yoko Garbi eta Zaharrer Segi, banarekin (lehenak 6 aldiz txapeldunorde eta bigarrenak behin). Oiarpe, Donapaleu, Sara eta Txost taldeek ez dute txapelik, baina hirurak behin izan dira azpitxapeldun.
Euskal Herriko 8 talde lehiatu dira 62. Enrique Abril Errebote Txapelketan: Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), Senpere (Senpere, Lapurdi), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), Zubieta 1 (Zubieta, Gipuzkoa) eta Zubieta 2 (Zubieta, Gipuzkoa).
real sociedad de fútbol b
sd huesca
oiartzun ke 3
afantxo pesc. ferreres 6
tolosa c.f. eskubaloia 37
egia teila fabrika 31
grafometal sporting la rioja 21
super amara bera bera 22
labarra-nikol pulpo ek 24
amenabar zarautz zke 31
iruki take 77
construcciones gonzalo crespo pas piélagos 79