• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Euskal Pilota Zubieta 2 txapeldunorde 62. Enrique Abril Errebote Txapelketan

Asteartea, 2025.eko Azaroak 4

Azkenean ateri eutsi zion goizak eta dena eman zuten bi taldeek; bi ordutik gorako final lehiatua eskaini zieten Zubietako plazara bildutako guztiei. Baina, azkenean, Zubieta 2k ezin izan zuen txapela etxean jantzi eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeak irabazi du 62. Enrique Abril Errebote Txapelketa:
Azaroak 2, igandea, 10:30, Zubieta-plaza
LUZEAN (Prajs, Carricaburu, Mendiola, Etchegaray, Muruaga) 13
ZUBIETA 2 (Aizpurua, Aizpurua, Argote, Garcia, Rezola) 9

Ez zuten aurkari erraza gipuzkoarrek. 33. finala zen igandekoa Luzean taldearentzat, eta 22. txapela gehitu dio bere palmaresari; azken bost edizioak irabazi dituzte donibandarrek. Hain zuzen ere, denboraldi hauetan lortu dituzte txapelak: 1963-64 (lehen edizioan), 1964-65, 1965-66, 1966-67, 1967-68, 1975-76, 1976-77, 1977-78, 1978-79, 2005-06, 2008-09, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2021-22, 2022-23, 2023-24, 2024-25 eta 2025-26. Eta beste 11 aldiz izan dira txapeldunorde, edizio hauetan: 1968-69, 1972-73, 1973-74, 1982-83, 1989-90, 1993-94, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2011-12 eta 2018-19.

Zubietarrentzat 8. finala zen igandekoa. Bi txapel dituzte, 2018-19 eta 2019-20 denboraldietan lortutakoak; eta beste 6 aldiz txapeldunorde izan dira: 2010-11, 2013-14, 2015-16, 2016-17, 2017-18 eta 2025-26 denboraldietan.

Palmares orokorra gogora ekarriz, Luzean da sailkapen buru, 22 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (8 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbait, 4rekin (biak 9 aldiz azpitxapeldun); Zubieta eta Endaiarrak, 2rekin (hurrenez hurren, 6 aldiz eta behin txapeldunorde); eta Yoko Garbi eta Zaharrer Segi, banarekin (lehena 6 aldiz txapeldunorde eta bigarrena behin). Oiarpe, Donapaleu, Sara eta Txost taldeek ez dute txapelik, baina hirurak behin izan dira azpitxapeldun.

Euskal Herriko 8 talde lehiatu dira 62. Enrique Abril Errebote Txapelketan: Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), Senpere (Senpere, Lapurdi), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), Zubieta 1 (Zubieta, Gipuzkoa) eta Zubieta 2 (Zubieta, Gipuzkoa).

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2025/11/9

    real sociedad de fútbol b

    sd huesca

  • Areto Futbola
    2025/11/2

    oiartzun ke 3

    afantxo pesc. ferreres 6

  • Eskubaloia
    2025/11/2

    tolosa c.f. eskubaloia 37

    egia teila fabrika 31

  • Eskubaloia
    2025/11/2

    grafometal sporting la rioja 21

    super amara bera bera 22

  • Eskubaloia
    2025/11/2

    labarra-nikol pulpo ek 24

    amenabar zarautz zke 31

  • Saskibaloia
    2025/11/2

    iruki take 77

    construcciones gonzalo crespo pas piélagos 79

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna