• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
  • Boleibola
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
    • Kontaktua
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Familian zumba, kick boxing eta barre: 12 doako saio Garberan, Emakumeok Mugimenduan programaren barruan

Ostirala, 2025.eko Urriak 10

  • Aurreko urteko arrakastaren ondoren, Foru Aldundiko Kirol Departamentuak eta merkataritza-guneak emakumeak kirol-jardueran inplikatzeko apustua berretsi dute, eta urrian eta azaroan dozenaka saio jasotzen dituen egitaraua diseinatu dute.

  • Goizane Álvarez Kirol diputatuak nabarmendu duenez, “ekimen honen helburua emakume inaktiboen tasa murriztea da. Horregatik, egunero 9.000 emakume pasatzen diren espazioetan jarduera hauek egiteak laguntzen du emakumeek egiten duten kirola ikusgai jartzen eta haren irisgarritasuna sustatzen”.


Aurreko edizioaren arrakastaren ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak eta Garberak jarduera-proposamena berritu dute merkataritza-gunean, Emakumeok Mugimenduan programaren barruan. Urriaren 10etik aurrera, jarduera-egutegi berri bat jarriko da martxan, doakoa izango dena eta merkataritza-gunean bertan egingo dena. Jardueren artean daude familian zumba (aurreko urtean izandako harrera onaren ondoren errepikatuko dena), kick boxing eta Barre, pilatesa, yoga eta balleta uztartzen dituen diziplina.

Goizane Álvarez Kirol diputatuak adierazi duenez, “ekimen honen helburua emakume inaktiboen tasa murriztea da. Badakigu oztopo ugari ditugula kirola egiteko, hala nola bateragarritasuna edo denboraren kudeaketa. Horregatik, egunero ia 9.000 emakume igarotzen diren guneetan halako jarduerak garatzea modu bat da emakumeek egiten duten kirola ikusgai jartzeko, irisgarriago bihurtzeko eta, aldi berean, emakumearen askatasunaren aldarrikapen gisa ere bai”.

Bestalde, Nuria Vega Garberako gerenteak adierazi du konfiantza duela merkataritza-guneak “modaren, aisialdiaren eta kulturaren esparruan jarduera komunitarioak hartzen dituen gune gisa, kirolaren arloan ere erreferente bihurtuko dela”. “Garberan, langileen %85 emakumeak dira, eta nahi dugu aukera izan dezaten kirola berreskuratzeko, ohitura osasungarri horretan taldean eta konfiantzazko espazio batean murgiltzeko”, gehitu du.

Saioek ordubeteko iraupena izango dute. Oliber Nestar, Eureka Dance dantza-eskolako zuzendaria, izango da merkataritza-guneko Media Markt plazan egingo diren zumba saioen arduraduna. Saioak urriaren 17an eta 24an, eta azaroaren 7an eta 14an egingo dira, 18:00etatik 19:00etara.

Bestalde, urriaren ostiral guztietan (hilak 10, 17, 24 eta 31), 19:15etik 20:15era, Kick Boxing saioak egingo dira Media Markt plazan, Hakai Jiu-Jitxuko irakasleen eskutik.

Barrea probatu nahi dutenek, hau da, pilatesa, yoga eta balleta uztartzen dituen diziplina, adi egon beharko dute azaroan egingo diren saioetara: hilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an izango dira, leku berean, 19:15etik 20:15era, Lamsfit-eko irakasleen eskutik.

Izen-ematea egiteko, www.westfield.com/spain/garbera webgunearen bidez edo merkataritza-guneko informazio-guneetan egin daiteke. Jarduera honetan parte hartzen duten emakumeek ondoren aperitibo txiki batez gozatzeko aukera izango dute.

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna