• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
  • Boleibola
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
    • Kontaktua
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirol Departamentuak errealitateetara egokituago eta malguagoa den Multikirolaren eredua defendatzen du, entzute aktiboko prozesu baten emaitza dena

Osteguna, 2025.eko Urriak 30

Gipuzkoako Eskola Kirolaren Lurralde Kontseiluak igorritako komunikatuaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak hainbat gauza argitu nahi ditu 2025-2026 ikasturterako jarduera fisiko eta kirolen programaren prestaketa eta onarpen prozesuari buruz.

Ikasturte honetarako programaren berrikuspen prozesua elkarrizketarako, hausnarketarako eta entzute aktiborako borondate argiak gidatu du. Azken hilabeteotan bilerak egin dira bai Lurralde Kontseiluaren baitan, bai Batzar Nagusietan egindako lan-saioetan ere; espazio horietan, kontseiluko kide guztiek —komunikatua sinatu ez duten federazio eta klubek barne— beren ekarpenak eta kezkak helarazteko aukera izan dute.

Eztabaida-foro horietako ondorio nagusietako bat izan da Multikirolaren programak sentsibilitate eta iritzi askotarikoak biltzen dituela, eta, hain zuzen ere, parte-hartzaile guztien artean adostasun handiagoa lortzeko eredua diseinatzea Kirol Departamentuaren betebeharra dela.

Horregatik, programan egindako aldaketek egungo garaietara eta errealitateetara egokitzeko beharrezko urratsa suposatzen dute, azken hilabeteotan egindako lan-ponentzian agerian geratu diren aldarrikapen historikoak jasoz. Horrek ez du esan nahi Gipuzkoako eskola kirolaren eredua haustea, baizik eta malgutzea, inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta lurraldeko errealitate ezberdinetara hurbilagoa izan dadin, betiere oinarrizko balio hezitzaileak eta eredua sostengatzen duten zutabeak errespetatuz.

Kirol Departamentuak berresten du balioetan oinarritutako eskola kirolaren aldeko konpromisoa, aukera berdintasunean eta haurren eta gazteen heziketa integralaren aldekoa dela. Eredua bizirik mantentzeko, egokitu egin behar da, inplikatutako eragile guztiei entzunez: ikastetxeei, udalei, federazioei eta klubei.

Komunikatuan jasotzen den bezala, Eskola Kirolaren Lurralde Kontseilua aholku-izaera duen eta ez-loteslea den organoa da, eta haren eginkizun nagusia da ikuspegi eta proposamen desberdinak ematea, eskola kirolaren inguruko politika publikoak aberasteko. Nolanahi ere, azken erabakiak Kirol Departamentuari dagozkio, bere eskumenen barruan eta indarrean dagoen lege-esparrua errespetatuz beti. Hala eta guztiz ere, Departamentuak adierazi du aurrerantzean ere elkarlanean jarraitzeko borondatea, orain arte bezala, eta elkarrizketa eraikitzailea defendatu du, irailaren amaieran egindako azken kontseiluan agerian geratu zen bezala.

Horixe da Gipuzkoako eskola kirola etengabe hobetzeko modurik onena, Euskadin erreferente den eredua indartzen jarraitzeko guztion artean.

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna