• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
  • Boleibola
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
    • Kontaktua
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

GFAko Kultura eta Kirol Departamentuak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Combo GUazen Reala bultzatu dute Kopako finalaren jaiarekin bat egiteko

Osteguna, 2026.eko Apirilak 16

Eskaintza apirilaren 18an egongo da eskuragarri Zarauzko, Zumarragako, Tolosako, Lasarte-Oriako eta Hondarribiko atxikitako establezimenduetan, udalerri horiek hartuko baitituzte fan zoneak Realaren finala jarraitzeko.


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak akordio bat lortu dute datorren apirilaren 18an, Real Sociedadek jokatuko duen Errege Koparen finalarekin batera, "Combo GUazen Reala" ekimena abian jartzeko. Ekimen horren helburua da ostalaritza-sektorea lurraldean izango den jai-giroan inplikatzea.

Zarautzen, Zumarragan, Tolosan, Lasarte-Orian eta Hondarribian atxikitako establezimenduetan egongo da eskuragarri ekimen hori, herri horiek hartuko baitituzte fan zoneak bertan finala zuzenean jarraitzeko. Helburua da zaleek giro zainduan, hurbilean eta irisgarrian gozatu ahal izatea jardunaldiaz, eta Gipuzkoako ostalaritza partidatik askoz haratago doan ospakizun baten parte aktiboa izatea.

Goizane Álvarez Kultura eta Kiroletako diputatuak nabarmendu duenez, "’Combo GUazen Reala’ eskaintzarekin Gipuzkoako ostalaritza ere egun berezi honetan sartzea nahi dugu. Fan zonea duten udalerrietako establezimenduak inplikatzeko eta zaleei proposamen zaindu, hurbil eta eskuragarri bat eskaintzeko modu bat da. Finala ez da Sevillan bakarrik jokatzen, Gipuzkoan ere jokatzea nahi dugu, gure kaleetan".

Mikel Ubarrechena, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko presidentea azpimarratu duenez, “Gipuzkoako Ostalaritza Elkartetik oso positiboki baloratzen dugu ekimen hau, sektoreari aukera ematen baitio lurraldearentzat hain berezia den egun batean aktiboki parte hartzeko. Realaren finala aukera paregabea da giroa sortzeko, gure udalerriak dinamizatzeko eta ostalaritzak herritarren topagune gisa duen papera indartzeko.”

 

Akordioaren arabera, atxikitako establezimendu bakoitzak ogitarteko eta edari konbinazio bat eskaini ahal izango du prezio murriztuan, proposamena tokiko errealitatera egokitzeko malgutasunarekin. Horrela, eskaintza zabal eta hurbil bat bultzatu nahi da, auzotarrek egun horretaz baldintza onetan gozatzea errazteko pentsatutako ekimen baten espirituari eutsiz.

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak finala dela-eta bultzatutako dispositibo zabalaren barruan kokatzen da, finala zenbait herritan antolatutako 11 fan zoneren bidez biziko baita lurraldean. Helburua da, halaber, Gipuzkoara ere ekartzea Realarentzako jardunaldi historiko bai izango denaren giroa, ospakizun partekatu, hurbil eta herritar guztiei irekitako logika batetik.

Jai-giroa bultzatzeaz gain, akordioak harrera-, erantzukizun- eta zaintza-irudi bat proiektatu nahi du lurralde osoan milaka pertsona mugiaraziko dituen jardunaldi baten inguruan. Ostalaritzaren inplikazioari esker, partekatutako esperientzia hori indartu ahal izango da larunbat arratsalde osoan eta gauean zaleen topagune izango diren udalerrietan.

LASARTE-ORIA

TOLOSA

ZUMARRAGA

ZARAUTZ

HONDARRIBIA

ARKUPE TABERNA

AVENIDA TABERNA

BIKA TABERNA

IÑAKI TABERNA, BAR

AMETS, BAR RTE.

BASERRI, BAR

IURRE, BAR

LA TOSKANA, BAR RTE

MELEMELE, RTE

IKATZA, BAR

EGUZKI TABERNA

BIDE GOXO, BAR RTE.

URZUBI TABERNA

HIRUKIA, TABERNA

TABERNA BIDEZAR

TXIKI POLIT, BAR RTE.

MELEMELE, RTE.

NAPAR ZAHAR, TABERNA

ITSASKI TABERNA

SALEGI TABERNA

 

ARRANTZALE TXOKO TABERNA, Bar

TTAPIKUA TABERNA

TATAPAS GASTROTEKA

ITXAROPENA

 

 

 

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna