Osteguna, 2021.eko Abenduak 30
Astelehen eta asteartean, Balmasedan, Euskadi eta Nafarroako lurralde-arteko txapelketa jokatu zen junior mailan, eta gure neskek tituluarekin bueltatu dira etxera; mutilek hirugarren postuan amaitu dute.
Astelehen goizean jokatu zituzten bi taldeek final-erdiak. Neskak izan ziren jokatzen lehenak. Bizkaiaren aurka oso partida gogorra jokatu behar zuten, baina azken laurden ikusgarri batekin (24 puntu), markagailuari buelta emateko kapaz izan ziren eta 68 eta 66ko emaitzarekin irabazi zuten. Mutiletan, Bizkaia gure mutilak baino gehiago izan zen eta partida guztia kontrolpean izan zuen, merezimendu osoz 78 eta 51 irabazten amaitu arte.
Astearte goizean, bigarren jardunaldian, gure mutilek hirugarren eta laugarren posturako borrokan Nafarroari aise garaitzeko kapaz izan ziren (79-53) domina eskuratuz. Arratsaldean iritsi zen eguneko plater printzipala. Araba aurkari, Beñat Jauregiren neskek 40 minututan izan zuten partida kontrolpean, 10 puntu inguruko aldeak eduki zituztelarik ia uneoro. Arabarren ahalegin guztiei aurre egiten jakin izan zieten eta 73 eta 63ko emaitzarekin iritsi ziren amaierara. Azken txilibitu soinuari barreak, algara, oihuak eta besarkadak jarraitu zioten. Azken hilabetean txapelketara egoerarik onenean iristeko egindako lan handiari saria. Zorionak!!
real sociedad de f. s.a.d.
real madrid c.f.
real sociedad de f. s.a.d.
atletico de madrid
osasuna promesas
real union club s.a.d.
barbastro u.d.
real sociedad s.a.d. c
amenabar zarautz zke
beti-onak
mek eibar eskubaloia
tolosa c.f. eskubaloia