Astelehena, 2021.eko Urriak 25
Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen atzo urriaren 24an. Eguraldi ikusgarriarekin, ekitaldia oso arrakastatsua izan zen Hernanira joan ziren ikastetxeen koordinatzaile, mendi elkarte, guraso eta neska-mutilei esker.
Gipuzkoa osoko 24 ikastetxe desberdinetako 424 neska-mutil, 266 gurasoek lagunduta, hau da 690 mendizale elkartu eta burutu zuten ibilbidea Hernaniko inguruetako mendietan. Eguraldia ezin hobea izan zen, eta parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu egindako ahaleginagatik eta Finalistaren Egunera joateagatik. Eskerrak arduradun guztiei, gazteen artean mendizaletasuna sustatzen laguntzeagatik.
Mila esker Hernaniko Herriari, dena bikain antolatu zuen Mendiriz mendi elkarteari, komunikabideei eta gurekin batera egon diren etxe laguntzaileei: Sua Edizioak, El Mundo de los Pirineos, Euskal Herria Liburuak, Elkar, Camp Base eta DYA. Baina, benetako protagonistak eskola-umeak izan ziren, zalantzarik gabe, mendiarekiko zaletasun handia eta naturan jaiegun polit batez gozatzeko gogoa erakutsi zutenak.
cpk kaldereria isb 36
antigua - luberri k.e. 59
mondragon lingua ointxe!
marmoles aztiria isb
zasteartea
zasteazkena
helvetia anaitasuna 34
ilcapo hondarribia bidasoa 27
ereintza aguaplast 36
indupime basauri 32
c.d. bidasoa-irun 34
frigorifico morrazo 23