Larunbata, 2022.eko Irailak 3
Irailak 24, larunbata, Gipuzkoako V. Rogainea / Iberogaine-ko Espainiako txapelketa Aia-
Zarautz -Pagoetako mendietan.
8 ordu eta 3 ordu GOT orientazio taldeak, Aiako eta Zarauzko Udalarekin elkarlanean, datorren irailak 24ean, Gipuzkoako V. rogaine orientazio proba antolatuko du, Aia-Zarautz eta Pagoetako mendietan zehar. Oraingo honetan gainera, Iberogaine elkarteko, Espainiako 2022ko rogaine txapelketa ere izango da.
Pagoeta inguruan lehendik orientazio probak antolatu baldin badira ere, oraingoan rogaine
modalitateko lehen orientazio proba izango da, eta beraz, estreinekoz erabiliko da, azken
hilabeteetan egin den orientazio mapa berri hau.
Parte hartzaileek 2 proben artean aukeratu ahal izango dute, 8 ordukoa edo 3 ordukoa.
Lehenak goizeko 10.00 tan irtengo dira Aiako herritik, eta bigarrenak berriz 11.00 tan. Proba
honetan, gutxienez 2 kidek eta gehienez 5ek osatzen duten taldetan hartu behar da parte.
Mendia, orientazioa, lehia, estrategia eta talde kirola uztartzen dituen modalitatea da rogaine moduko orientazio proba bat. Parte hartzaileek, proba hasi baino 30 minutu lehenago mapa eskuratuko dute, eta denbora tarte horretan, mendian egongo diren balizak bilatzeko erabiliko duten estrategia erabaki behar dute. Ahalik eta puntu gehien ibilbide laburrenarekin eta beti ere denbora barruan, horixe da helburua.
Rogaine orientazio proba batean parte hartzen duten taldeak oso anitzak dira, bai adinez, baita gaitasun fisikoari dagokionez ere. Lehia izaera edo aisialdiko natur jarduera moduan gozatu daiteke naturaz, eta oraingo honetan aukera paregabea izango da, irailak 24, larunbatean, Aiako herrian, orientazioa eta rogainea ezagutzeko. Eguna, Aiako kaxkoan izango den sari banaketa eta antolaketak eskeinitako afariarekin borobilduko da.
8 orduko Pagoetako rogainea zuzenean jarraitu ahal izango da, parte hartzaileei jarriko zaien GPS bitartez. Proba Aia eta Zarautz arteko eremu zabal batean izango da (Aia, Altzola, Urdaneta, Urteta, Agorregi...) eta antolaketak ibilbibe gogorra izango dela aurreikusten du, ondorioz estrategiak garrantzi berezia izango duelarik, berez gogorra den proba bat zailagoa bihurtu ez dadin. Irailak 24ean,goizeko 10.00 tik aurrera, orientazio festa batean bihurtuko da Pagoetako Parke Naturala, eta batzuk 8 orduz eta besteak 3 orduz, inguru eder hauek ezagutzeko aukera izango dute.
Izen emateko lehen epea irailak 10ean amaitzen da, eta bigarrena irailak 14a izango da.
Jadanik 130 parte hartzaile izen emanda daude, batzuk lehen aldiz kirol hau ezagutzeko prest, eta besteak kirol hau ondo ezagutu eta mundu mailan lehiatzen dutenak.
Antolakuntzatik, proban parte hartzera animatzen da, izan ere, kirol honek, adin eta gaitasun fisiko ezberdinak uztartzen dituen kirola baita, eta mendia eta naturaz beste modu batera gozatzeko aukera eskeintzen du. Heldu zein gazte, korrikalari edo ez, bakoitzak nahi duen moduan parte hartu dezake kirol honetan.
Informazioa eta izen ematea
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
grupo inmapa filipenses 76
ulacia grupo zke 67