Igandea, 2021.eko Apirilak 25
Asteburu honetan Espainiako III. Gurpil-esgrimako Kopa jokatu da Donostiako Pio Baroja Kiroldegian.
Larunbatean banakako txapelketa jokatu zen, 3 modalitatetan (Sablea, Floretea eta Ezpata). Alex Prior Donostiarrak lan bikaina egin zuen lehen postua lortuz Sablean eta bigarren postuan geratu zen Floretean eta Ezpatan. Manuel Quesadaren lana ere aipatzekoa da, Floretean hirugarren postua lortu baitzuen.
Kopako hirugarren eta azken proba izan zenez, Espainiako Kopako txapeldun absolutuak ere erabaki ziren, non hiru probetako emaitzak batzen diren. Alex Prior Fortunistak larunbateko probako postuak errepikatu zituen Sablean Espainiako txapeldun bihurtuz, eta Floretean eta Ezpatan txapeldunorde geratuz.
Igandeko jardunaldian taldekako proba jokatu da Sableko modalitatean, eta Fortuna Kirol Elkartea Espainiako txapeldun izan da modalitate horretan, gaurko garaipenaren ondorioz, eta aurreko bi jardunaldietako emaitzekin batera, taldekako Espainiako txapeldun absolutua izendatu da.
3. jardunaldia Donostian ospatutako Espainako Txapelketaren emaitzak
** SABLEA MISTOA:
1. Álex Prior (CD Fortuna KE)
2. Antonio Garrido (Córdoba BSR)
3. Manuel Quesada (CD Fortuna KE)
3. Iago Fernández (CE Coruña)
** FLORETEA MISTOA:
1. Iago Fernández (CE Coruña)
2. Álex Prior (CD Fortuna KE)
3. Begoña Garrido (Valladolid CE)
3. Antonio Garrido (Córdoba BSR)
** EZPATA MISTOA:
1. Iago Fernández (CE Coruña)
2. Álex Prior (CD Fortuna KE)
3. Antonio Garrido (Córdoba BSR)
3. Miguel Sabalaga (CE Ciudad Real)
---Espainako Txapelketa Sailkapen Absolutua---
** SABLEA MISTOA:
1. Álex Prior (CD Fortuna KE)
2. Antonio Garrido (Córdoba BSR)
3. Iago Fernández (CE Coruña)
** FLORETEA MISTOA:
1. Iago Fernández (CE Coruña)
2. Álex Prior (CD Fortuna KE)
3. Begoña Garrido (Valladolid CE)
** EZPATA MISTOA:
1. Iago Fernández (CE Coruña)
2. Álex Prior (CD Fortuna KE)
3. Begoña Garrido (Valladolid CE)
3. jardunaldia Donostian ospatutakoTaldekako Espainako Txapelketaren emaitzak---
1º CD Fortuna KE
2° Quijotes
3° Guerreros del Breogán
Espainako Txapelketa Taldeka Sailkapen Absolutua---
1º CD Fortuna KE
2° Guerreros del Breogán
3º Quijotes