Ostirala, 2020.eko Urtarrilak 31
Arabako ALEGRIA-DULANTZI herriko kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, bi pisu lehian:
Emakumezkoak 500 kilo eta gizonezkoak 600 kilo:
Emakumezkoak 500 kilo:
Egingo diren hiru jardunaldietako lehena izango da. 500 kilotan, 6 talde arituko dira:
BADAIOTZ arabarrak, GAZTEDI bizkaitarrak, IBARRA gipuzkoarrak eta ANTSOAIN, BETI-GAZTE eta TXANTREA nafarrak.
Hiru jardunaldietan puntu gehien lortzen dituen taldeak jantziko du txapela.
Gizonezkoak 600 kilo:
Alegria-Dulantzikoa bigarren sailkapen jardunaldia izango da.
Lehena urtarrilaren 18an Burlegun egin zen.
Lehen jardunaldi bi hautan, puntu gehien lortzen dituzten 6 taldeak sailkatuko dira aurtengo 600 kiloko finalerako (otsailak 8 Ibarran).
7 talde parte-hartzaileak Burlegun lortu zituzten puntuak:
BETI GAZTE 7 pt
GAZTEDI 6 pt
IBARRA 5pt
BERRIOZAR 4pt
MURUETA 3pt
TXANTREA 2pt
ANTSOAIN 1pt