Osteguna, 2021.eko Apirilak 29
Ordizia vs Donostia, Deba vs Andoain eta Oiartzun vs Olaberria izango dira larruzko paleta eta pala motzako txapelketako jaialdiak; Soraluze vs Zumarraga eta Zestoa vs Deba, berriz, gomazko paletako lehiakoak
Asteburu honetan (2021-05-02) hasiko da 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, gomazko paletako eta larruzko paleta eta pala motzako lehiekin.
Larruzko paleta eta pala motzako txapelketan, final-laurdenetako joanekoak jokatuko dituzte jardunaldi honetan; hiru jaialdi izango dira: Ordizia vs Donostia, Deba vs Andoain eta Oiartzun vs Olaberria.
Eta gomazko paletako txapelketan, final-hamaseirenetako joanekoak izango dira jokoan: Soraluze vs Zumarraga alde batetik, eta Zestoa vs Deba bestetik.
Partida guztiak ikuslerik gabe jokatu beharko dira.
Hauxe da asteburu honetako kartelera:
APIRILAK 29, OSTEGUNA
- 18:00, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / DEBA (gomazko paleta)
MAIATZAK 1, LARUNBATA
- 10:00, Soraluze-Udalekoa: SORALUZE / ZUMARRAGA (gomazko paleta)
MAIATZAK 2, IGANDEA
- 10:30, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / OLABERRIA (larruzko paleta eta pala motza)
- 11:00, Deba-Aldats: DEBA / ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza)
- 16:30, Ordizia-Beti Alai: ORDIZIA / DONOSTIA (larruzko paleta eta pala motza)
Zesta-puntako lehiari hurrengo jardunaldian, maiatzaren 9koan, ekingo diote. Eta eskuzko txapelketa maiatzaren 16ko asteburuan jarriko da martxan.