Ostirala, 2020.eko Azaroak 20
Segidan AZAROAN eta ABENDUAN egingo diren Herri Kiroletako Euskadiko txapelketen informazioa.
Abenduak 10 baino lehen egingo diren txapelketa guztiak, ateak itxita egingo dira, ikuslerik gabe.
Hurrengokoak, momentuan indarrean dauden aginduen arabera egingo dira.
LABURPENA:
AZAROAN
21- AIZKORA txapelketako 3. mailako 4. kanporaketa Donezteben 18:00tan Pilotalekuan
28- Goma gaineko SOKATIRA 4x4 ko lehen jardunaldia Faduran 17:00tan Pilotalekuan
29- TXINGA-EROATEA eta LASTO-JASOTZEA: Emakumezkoak + Gizonezkoak Ordoñan 12:00tan kiroldegian
29- AIZKORA txapelketak 11:00 etan 3. mailakoa eta 13:00tan 2. mailako FINALAK, Labastidako frontoian.
ABENDUAN
19- Goma gaineko SOKATIRA 4x4 ko bigarren jardunaldia Faduran 17:00tan Pilotalekuan
19- HARRI JASOTZEA Harri handiak Aian 18:00tan
INFORMAZIOA TXAPELKETAZ TXAPELKETA:
3. Mailako AIZKORA txapelketa:
Covid-19a dela eta, 7 aizkolarik ezin izan zuten zegokien kanporaketetan parte hartu: batzuk Nafarroatik irteteko debekuagatik, beste batzuk gaixotasunagatik beragatik
Horren aurrean, Euskadiko Federazioko Zuzendari Batzordeak erabaki du gauden ohiz kanpoko egoeran, ohiz kanpoko erabaki bat hartzea 7 aizkolari horiek txapelketatik kanpoan ez uzteko, zazpirekin beste kanporaketa bat egitea. Kanporaketa horretatik beste bi aizkolari sailkatuko dira Finalerako (finalean 8 aizkolariekin egingo da).
Bihar Donezteben ebakiko duten 7 aizkolariak:
Xuban Kañamares Ibarra (Na), Iker Gorriti Borreguero (Na), Goizeder Belza Igoa (Na), Oier Larretxea Agirre (Na), Jon Telletxea Juanenea (Na), Markel Zapiain Mujika (Gi), Ibai Soroa Mugertza (Na).
Goma gaineko SOKATIRA
Ohikoa baino laburragoa izango da, bi jardunaldi egingo dira, biak Fadurako 1. Pilotalekuan.
Pisu bakoitzaren lehiaketa egun bakar baten egingo da.
Lehenengo jardunaldiko pisuak eta talde parte-hartzaileak:
Emakumezkoen 260kilo: BETI GAZTE, TXANTREA, IBARRA, BERRIOZAR.
Gizonezkoen 320 kilo: BETI GAZTE, TXANTREA, IBARRA, ANTSOAIN
Txinga -Eroatea eta Lasto-Jasotzea
Lau txapelketak egun eta toki berean egingo dira, orden honetan:
Ekitaldia emakumezkoen LASTO-JASOTZEArekin hasiko da, Euskadiko txapelketa hau lehen aldiz egingo da.
Lana: 30 kiloko lasto fardo bat, 5 metroko altuerara, ahalik eta gehienetan altxatu behar du 2 minututan.
PARTE-HARTZAILEAK:
Ruth Linaza Beobide (Ar)
Garbiñe Lopez de Uralde Martinez de Soria (Ar)
Ondoren, emakumezkoen TXINGA-EROATEA egingo da:
Lana: 25 kiloko bi txinga, bana eskuko, denbora mugarik gabe ahalik eta distantzia luzeenean eraman behar dira.
PARTE-HARTZAILEAK:
Nerea Egurrola Hormaetxea (Bi)
Garazi Arruti Garaizar (Bi)
Ane Urresti Gandiaga (Gi)
Segidan, gizonezkoak LASTO-JASOTZEA egingo da:
Lana: 45 kiloko lasto fardo bat, 7 metroko altuerara, ahalik eta gehienetan altxatu behar du 2 minututan.
PARTE-HARTZAILEAK:
Jon Lapazarán Etxebarria (Ar)
Andoni Elizondo Diaz de Garaio (Ar)
Beñat Amade Fullaondo (Bi)
Jon Loiola Biritxinaga (Bi)
Ekitaldia, gizonezkoak TXINGA-EROATEArekin bukatuko da:
Lana: 50 kiloko bi txinga, bana eskuko, denbora mugarik gabe ahalik eta distantzia luzeenean eraman behar dira.
Kirolariak binaka arituko dira.
PARTE-HARTZAILEAK:
Kerman Pérez de Heredia Arbigano (Ar)
Jon Beobide Ramirez (Ar)
Eloy Salterain Azkarate (Bi)
Mikel Zenitagoia Apraiz (Bi)
Javier Urresti Quinteiro (Gi)
Iker Goldarazena Pabollet (Na)
Zalantza: Imanol Martin Muxika (Na)
3. eta 2. mailako AIZKORA txapelketak
LABASTIDAKO ekitaldia 3. mailako aizkora finalarekin hasiko da goizeko 11:00etan.
8 aizkolari arituko dira: dagoeneko egin diren hiru kanporaketetatik sailkatutako sei aizkolariak eta biharko Doneztebeko kanporaketan sailkatuko diren beste biak.
Dagoeneko sailkatuta daudenak:
Txomin Amundarain Orbegozo (Na)
Julen Olano Zabaleta (Na)
Álvaro García Hoyuelos (Segovia-Arab)
Unai Otaegi Saizar (Gi)
Luis Polanco Aldasoro (Ar)
Julen Aranberri Ocaña (Gi)
3. mailako Finaleko lana: 54 ontzako 3 enbor eta 60 ontzako enbor 2
13:00etan, Labastidako ekitaldiak jarraituko du aurtengo bigarren mailako txapelketarekin (ekitaldi baten egingo denez, Finala zuzenean izango da).
Arituko diren 2. mailako aizkolariak:
Hodei Ezpeleta Lopategi (Bi)
Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga (Gi)
Xabier Zaldua Alberdi (Gi)
Jose Antonio Etxeberria Osakar (Na)
Oier Kañamares Ibarra (Na)
Oihan Larretxea Agirre (Na)
Iban Resano Igoa (Na)
2. mailako Finaleko lana: 54 ontzako enbor bi, 60 ontzako enbor bi eta 72 ontzako enbor bi
Goma gaineko SOKATIRA
Bigarren eta azken jardunaldiko pisuak eta talde parte-hartzaileak:
Emakumezkoen 240kilo: BETI GAZTE, TXANTREA, IBARRA, ANTSOAIN, BERRIOZAR.
Gizonezkoen 300 kilo: BETI GAZTE, TXANTREA, IBARRA, ANTSOAIN, BERRIOZAR
HARRI-JASOTZEA Harri handiak
Oraindik izena emateko epea bukatu gabe dago, aurrerago bidaliko dugu txapelketa honen informazioa.
domusa teknik isb
bosonit unibasket
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
eibar s.a.d.
eldense c.d.