Astelehena, 2021.eko Maiatzak 3
Larunbatean maiatzak 1, Aulestin hasiera eman zitzaion aurtengo lur gaineko Euskadiko sokatira ligari, 680 kilo kategorian.
680 kilotan lehiatuko diren hiru jardunaldietako lehena izan da. Jardunaldi bakoitzean, sei talde parte-hartzaileak denek denen aurka arituko dira eta hiru jardunaldietako puntuen batuketak erabakiko du zein taldek jantziko duen 680 kiloko aurtengo txapela.
Aulestiko emaitzak:
1.Gaztedi A 6pt
2.Gohierri 5 pt
3. Gaztedi B 4 pt
4.Akelarre 2,5 pt
5. Mutriku 2,5 pt
6. Gaztedi C 1 pt
Datorren larunbatean txapelketak AZKOITIAN jarraituko du. Lehiaketa arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da (ikuslerik gabe).