Osteguna, 2020.eko Uztailak 9
Bizi dugun ziurgabetasun-egoera honetan, bai maila globalean, bai kirolaren munduan, eta ezin denez bermatu osasun-arriskurik gabe ospatzen direla orain arte antolatu izan ditugun kirol-ekitaldiak, Donostiako Atletiko Klubaren Zuzendaritza Batzordeak erabaki du 2020. urte honetan bertan behera uztea Donostiako Onditz Memoriala eta Emakumearen Triatloia.